Tom Simpson

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Tom Simpson
Tom Simpson 1969 Ajman stamp.jpg
Bizitza
Jaiotza Haswell, County Durham1937ko azaroaren 30a
Herrialdea  Erresuma Batua
Bizilekua Haswell, County Durham
Heriotza Mont Ventoux1967ko uztailaren 13a (29 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea txirrindularia
Jasotako sariak

Tom Simpson (Haswell, Durham konderria, Ingalaterra, 1937ko azaroaren 30a - Mont Ventoux, Frantzia, 1967ko uztailaren 13a) txirrindulari profesional ingelesa izan zen, 1960ko hamarkadan lehiatu zuena.

1959an, 21 urte zituelarik, St. Raphaël-Géminiani-Dunlop frantziar txirrindularitza taldeak fitxatu zuen. Hurrengo urtean lehen taldera igo (Rapha-Gitane-Dunlop) eta 1961eko Flandriako Tourra irabazi zuen. Ondoren, Gitane-Leroux-Dunlop taldera batu eta 1962ko Frantziako Tourrean maillot horia eraman zuen lehenengo britainarra bihurtu zen, itzulia seigarren amaitu zuelarik.

1963an Peugeot taldean sartu zen eta Bordele-Paris lasterketa irabazi zuen, baita 1964ko Milan-San Remo ere. Munduko Errepideko Txirrindularitza Txapelketa irabazi zuen lehen Britainia Handiko txirrindularia izan zen 1965eko Munduko Errepideko Txirrindularitza Txapelketa irabazi zuenean. Urte berean Lombardiako Giroa ere irabazi zuen. 1966an hainbat lesio pairatu eta gero 1967ko Espainiako Itzulian bi etapa irabazi zituen, baita Paris-Niza lasterketa ere.

1967ko Frantziako Tourreko 13. etapan, Simpson Mont Ventoux igotzen ari zela hil zen, 29 urte zituelarik. Heriotza ondorengo analisiek erakutsi zuten anfetamina eta alkohola (brandya) diuretikoak nahastu zituela eta ziurrenik konbinazio horrek, egun horretako beroa, Mont Ventouxeko igoera gogorra eta sabeleko arazo batekin batera eragin ziola heriotza, deshidratazio baten ondorioz.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960

1961

1963

1964

1965

1967