Rudi Altig

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Rudi Altig
Rudi Altig 20060809 005.jpg
Bizitza
Jaiotza Mannheim1937ko martxoaren 18a
Herrialdea  Mendebaldeko Alemania  (1949 -  1990eko urriak 3)
 Alemania  (1990eko urriak 3 -
Heriotza Remagen2016ko ekainaren 11 (79 urte)
Lanbidea
Lanbidea txirrindularia, pistako txirrindularia eta kirol zuzendaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak
Saint-Raphaël-Gitane-Dunlop 1962-1964
 
Jasotako sariak

Rudi Altig (Mannheim, 1937ko martxoaren 18a - Remagen, 2016ko ekainaren 11) alemaniar txirrindularia izan zen.

Alemanian inoiz izan den txirrindularirik onenetakotzat jotzen da. Amateur gisa hasi zen Alemaniako nahiz munduko lasterketak irabazten. Besteak beste, amateur-mailako kilometro bateko (1´09´´6) eta 5 kilometroko (6´10´´2) munduko errekorrak lortu zituen Kolonian, profesional egin zen urte berean (1959). Profesionaletan, 5 kilometroko munduko errekorra ere lortu zuen 1962an Zurichen (6´07´´60). Oso-osorik pistan jarduteko aukera izan zuen arren, errepiderako zituen gaitasun handiak ere frogatu nahi izan zituen, eta goi-mendietan izan ezik beste alor guztietan nabarmendu zen. Jacques Anquetilen taldekide zelarik, azken erlojupekoan aurrea hartu eta Rudik irabazi zuen 1962ko Espainiako Itzulia. 1963an, bizkarrezurrean ebakuntza izan ondoren, izter-hezurra hautsi zuen Espainiako Itzulian, eta, beste ebakuntza bat jasan eta gero, berriro lehiatzen hasi zen. Harrezkero, Andaluziako Itzulia eta Flandriakoa irabazi zituen 1964an, Lasarteko Munduko Txapelketan bigarren izan zen, eta, 1966an, berriz, munduko txapeldun Alemaniako Nurbugrigen, orduan ere J. Anquetilen aurretik. Erretiratu zenean (1971), Alemaniako taldearen entrenatzaile egin zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rudi Altig Aldatu lotura Wikidatan