Amaya (opera)
| Amaya (opera) | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | XX. mendea |
| Estreinaldi-data | 1920ko maiatzaren 22a |
| Izenburua | Amaya |
| Jatorrizko herrialdea | Espainia |
| Ezaugarriak | |
| Hizkuntza | euskara |
| Deskribapena | |
| Oinarritua | Amaya o los vascos en el siglo VIII |
| Libretista | José María Arroita-Jáuregui |
| Bestelako lanak | |
| Musikagilea | Jesus Guridi |
| Fikzioa | |
| Kontakizunaren tokia | Euskal Herria |
ikusi
| |
Amaya Jesus Guridiren hiru aktoko opera da, 1910tik 1920ra konposatua. Euskal operaren historian mugarria izan zen drama liriko hura. Amaia edo euskaldunak VIII. mendean liburua izan zuen inspirazio iturri, Francisco Navarro Villosladak 1879an argitaratua. Guridiren operak paganismoaren eta kristautasunaren artean bizi zen trantsizio egoera kontatzen du.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan hau hamar urteko sorkuntza prozesuaren ondoren, 1920ko maiatzaren 22an antzeztu zen lehen aldiz Bilboko Coliseo Albia antzokian. Arrakasta biribil eta hots handikoa izanik, estreinaldia beste bost emanaldi oroigarritan luzatu zen. Amayaren argumentuak, Francisco Navarro Villosladaren Amaya o los vascos en el siglo VIII eleberrian oinarrituta, bihotz mindu batzuen barruko dramaren azpian estalitako jentil eta kristau zibilizazioen borroka dakar eszenatokira.[1] Guridik kontuz eta arretaz landu zuen musika: Wagnerrengandik ikasitako arau estetikoak erabiliz, pertsonai bakoitzari bere melodia, erritmo eta instrumentazioa lehia biziz egokitu zion. Pentsaera eta egitura zeharo bat datoz obra osoan eta autoreak konposatzaile dramatikoaren behin betiko ospea lortu zuen.
Guridik euskal elementu folkloriko ugari gehitu zizkion Navarro Villosladaren kontakizunari: ezpata-dantza, esate baterako. [1]
Donostiako 2025eko Musika Hamabostaldian berriro ere interpretatu zen opera hau, kontzertu bertsioan, Kursaal auditoriumean.[1]
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Pertsonaia | 1920ko bertsioa[2][3] | 1998ko bertsioa[4] | ||
|---|---|---|---|---|
| Tesitura | Antzezlea | Tesitura | Antzezlea | |
| Amaya | soprano | Ofelia Nieto | soprano | Rebecca Copley |
| Amagoya | kontralto | Aga Lahowska | mezzosoprano | Marianne Cornetti |
| Asier | baxu | Rosendo Flores | ||
| Teodosio Goñikoa | tenor | Isidoro Fagoaga | tenor | César Hernández |
| Miguel Goñikoa | baxu | Gabriel Olaizola | baritono | Carlos Conde |
| Paula | soprano | Carmen Neiva | mezzosoprano | Itxaro Mentxaka |
| Olalla | ||||
| mezularia | baritono | Pío Iglesias | baritono | Carlos Conde |
| morroia | tenor | Francisco Alorta | tenor | Angel Pazos |
| agurea | baxu | José Castresana | tenor | Gorka Robles |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d «Guridiren 'Amaya' euskarazko opera berreskuratuko du Hamabostaldiak etzi», Berria, 2025-08-08.
- ↑ (Ingelesez) Requejo Ansó, Alberto Ángel. (2003). A Study of Jesús Guridi’s Lyric Drama Amaya (1910-1920). The University of Texas at Austin, 79 or. (kontsulta data: 2024-12-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Amaya: drama lírico en thes actos y un epílogo (1920)» Jesús Guridi (1886-1961) (kontsulta data: 2024-12-28).
- ↑ (Ingelesez) Jesús Guridi (1886-1961). Amaya. Marco Polo jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-09-03) (kontsulta data: 2024-12-28).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |