Amaia edo euskaldunak VIII. mendean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaya o los vascos en el siglo VIII» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Amaia edo euskaldunak VIII. mendean
Jatorria
Egilea Francisco Navarro Villoslada
Argitaratze-data 1877
Jatorrizko izenburua Amaya o los vascos en el siglo VIII
Jatorrizko herrialdea Espainia
Orrialdeak 410
Ezaugarriak
Genero artistikoa Eleberri historikoa
Hizkuntza gaztelania

Amaia edo euskaldunak VIII. mendean (gaztelaniaz: Amaya o los vascos en el siglo VIII) 1879an Francisco Navarro Villosladak gaztelaniaz idatzitako eleberri historiko erromantikoa da.[1]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Historia eta kondaira nahastuz, eleberria euskaldun pagano eta kristuek, lehendabiziko Iruñeko erregearen zuzendaritzapean eta lehendabiziko Asturiasko erregea aliatua zutenak, elkarrekin kristautasuna Islamaren aurka defenditzen dute.

Amaya noble kristaua da, Lorea euskalduna eta Ranimiro izeneko jeneral bisigodo errukigabea gurasoak dituena. Amama, berriz, paganoen buruzagia den Amagoya du. Honek Aitorren sekretuak transmititzeko Amaya baino bere beste alabasoa nahiago du. Pacomio judu matxinoa da, musulman, bisigodo eta euskaldunen artean dabilena. Bere semea den Otok, Kantabriako dukea dena, ez du bere jatorria ezagutzen. Honek, nahiz eta Bisigodoen erresuman kargu ona lortu, aitak eta bere aliatuek eman diezaioketen baino kargu hobea nahi du.

Bukaeran, Aitorren sekretua ezagutarazten dute: kristautasuna gomendatzea. Buruzagi pagano gehienak (Amagoya izan ezik) kristau bihurtzen dira. Amayak euskal erresistentziaren buruzagia den Gartziarekin ezkondu eta biak Nafarroako lehen errege-erregin bilakatzen dira.

Argumentuan zehar zenbait elezahar agertzen dira: Teodosio Goñikoa eta Aralarko San Migelena,[2] Caba Rumíarena, Solomonen mahaiarena, eta abar.

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Navarro Villosladaren omenezko monumentua Iruñean. Alde banatan, Gartzea Semenez, Abartzuza eta Ameskoetako jauna, eta haren emazte Amaia, Lorea euskaldunaren eta Ranimiro godoaren alabaren irudiak agertzen dira. Biak ala biak Amaia edo euskaldunak VIII. mendean eleberriaren protagonistak dira.

Literatura munduan Walter Scotten eleberriek Francisco Navarro Villosladaren lanean eragin handia izan bazuten ere, politikoki karlismoak zuen eragin nagusia. Aitorren mitoaren sortzailea, berriz, Agosti Xaho izan zen, abertzaletasunaren aurrekaria.

Hain zen ospetsua eleberria ezen Navarro Villosladak asmaturiko izenak, Asier,[3] Amaya eta Amagoya, "Amaia"[4] eta "Amagoia"[5] gaur egungo grafian, egun oraindik erabiltzen baitituzte gurasoek bere seme-alabentzat.

Jesus Guridik 1920an Amaya izeneko opera egin zuen eleberrian oinarrituta.

1952an, Luis Marquinak liburuan oinarritutako Amaya filma zuzendu zuen, espainiar nazionalismoaren propaganda filma moduan.[6]

Edizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Navarro Villosladaren istorioaren komiki bertsioa: Amaia. Euskaldunak VIII. mendean. Ilustratzailea: Rafa Ramos. Itzultzailea: Ipar Alkain.

Argitaletxea: Denonartean. 2013. ISBN: 978-84-15756-21-7

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]