Amber Case
Amber Case | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Portland, 1987 (36/37 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lewis & Clark College (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa |
Kidetza | Metagovernance Project (en) |
Amber Case (Portland, Oregon, 1987) ziborg antropologoa da. Gizakien eta teknologiaren arteko interakzioak ikertzen ditu.
Bizitza profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amber Casek soziologia ikasketak burutu zituen Portland-go Lewis & Clark Unibertsitatean, gradu bukaerako lana sakelako telefonoei buruzkoa egin zuelarik. 2008an, CyborgCamp-en sortzailekide izan zen, gizakien eta teknologiaren etorkizunari buruzko (ez)mintegia.[1] MIT Civic Center Mediako ikertzaile bisitaria da eta Harvard Unibertsitateko Berkman Klein Center for Internet and Society-ko kide da.[2]
Pentsamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Casek Homo Sapiens izatetik Homo Connectus izatera pasatzan ari garela dio. [3] [4] Bere burua ziborg-tzat dauka, guztiok teknologia erabiltzen dugun heinean ziborgak garela aldarrikatzen du. Teknologiaren garapenak jendearenzat ekarri ahal dituen onurekin edota kalteeekin erne ibiltzeko beharra defendatzen du. [5] Casek teknologiak pertsonen parean lanean aritzea proposatzen du, ez haien kontra ezta haien gainetik ere; teknologia kulturan eta jendartearen eraikuntzan noraino integratu jendearen erabakia izatea.[6]
Teknologiaren esklabu bizi garela salatzen du [7] eta Teknologia Lasaiak (Calm Technologies) aldarrikatzen ditu: gurekin etengabe harremanetan egonda ere, jendearen arreta haien menpe jarri eta gure bizitzaren erdigune bihurtzen ez diren teknologiak. Jendeari gizateria hobetzen, zoriontsuago bizitzen eta ingurunea hobeki ulertzen laguntzen duen teknologia.[8]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- An Illustrated Dictionary of Cyborg Anthropology (CreateSpace, January 2014)
- Calm Technology: Principles and Patterns for Non-Intrusive Design (O’Reilly Books, October 2015)[9]
- Designing with Sound: Principles and Patterns for Mixed Environments (O’Reilly Books, October 2015) Aaron Dayrekin batera.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «CyborgCamp | An Unconference on the Future of Humans and Technology» cyborgcamp.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) VV.AA. (2018-02-21). Tech & Society: Un foro para pensar sobre el futuro de la sociedad tecnológica. Fundación Telefónica ISBN 9788415282334. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sí, eres un cíborg aunque no lo sepas» ELMUNDO (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) LaInformacion. «“Si solo puedes comprar un móvil cada tres años eres más lento como humano”» La Información (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2017-11-29). «Amber Case: "Tenemos que demostrarnos a nosotros mismos que tenemos vida más allá del teléfono móvil"» Hoy por hoy (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «“Los robots sirven para que podamos ser más humanos” | Telos Fundación Teléfonica» Telos Fundación Teléfonica 2017-11-02 (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Kayser, Belén. (2017-12-07). «Amber Case: “La tecnología nos está desconectando y esclavizando”» EL PAÍS RETINA (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Telefónica, Fundación. (2017-11-30). «| Amber Case: “En el futuro, el bien más escaso será la atención”» Fundación Telefónica España (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
- ↑ (Ingelesez) Case, Amber. (2015-12-18). Calm Technology: Principles and Patterns for Non-Intrusive Design. "O'Reilly Media, Inc." ISBN 9781491925850. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
- ↑ (Ingelesez) Case, Amber; Day, Aaron. (2018). Designing with Sound: Principles and Patterns for Mixed Environments. O'Reilly Media, Incorporated ISBN 9781491961100. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ahora todos somos ciborgs. TED Talk bideoa
- Amber Case ponencia, Fundación Telefonica
- Amber Case, Codemotion e IndieMad Zoom net, RTVE
- Amber Case, Calm technology bideoa