Amenemhat V.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Sekhemkara Amenemhat edo Amenemhat V.a, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 1746 eta K.a. 1743 bitartean gobernatu zuena, Detlef Frankeren arabera. Bere hilobia non dagoen ez da ezagutzen.

Bere izena, ...ra (A)menemhat, Turineko Errege Kanonaren txatal batean idatzita dago, VI,7 erregistroan, hiru urteko erregealdia izan zuela eta, hamairugarren dinastiako faraoien artean hirugarren postuan adieraziz. Bere titulatura, Horusen izena, Tronu izena eta Sa-Ra izena aipatzen zituena, Atribisen, Niloren deltan aurkitutako hilarri batean aurkitu zen.

Elefantinan, honako idazkun hau zuen harkaitz bat zegoen:

« jainko ona, herrialde bikoitzaren jauna, zeremonien nagusia, Goi eta Behe Egiptoko erregea Sekhemkara, Ra Amenemhaten semea, Satisen maitea, Elefantinako jauna, betirako biziko dena. »


Burua, soingainaren zati batekin, XIX. mendean aurkitu zen, eta Vienako Kunsthistoriches Museumean kontserbatzen da, behekaldea, idazkun identifikatiboa duena, mende bat beranduago aurkitu zen bitartean, eta Asuango museoan erakutsia dago.

Faraoi honen existentzia, egiptologoren batzuk zalantzan jartzen duten arren, elkarrengandik hain aldenduak dauden bi aurkikuntza hauek, herrialdearen iparraldetik hegoaldera gobernatzen zuela ziurtatzen dute, eta hala onartua zela.

Kim Ryholten arabera, bere oinordekoa, bere seme Ameny Qemau izan zen, Hetepibra tronura iritsi baino bi urte lehenago gobernatu zuena, teoria honen arabera, Hetepibra, Amenemhaten biloba izango litzatekeelarik, eta ez bere semea. Qemau, Dahshurretik hegoaldera lurperatua izan zen, Menfiseko nekropolietako bat, 52x52 metroko oinarria duen ia erabat suntsituta dagoen piramide batean, 1957an Charles Musesek aurkitua eta Ahmad Fakhrik industu eta aztertua.


Aurrekoa
Amenemhat Sonbef
Egiptoko faraoia
Egiptoko XIII. dinastia
Ondorengoa
Ameny Qemau