Edukira joan

Amenemhat VI.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amenemhat VI.a
Faraoiaren izena, Sankhibra, duen harrizko ateburua, Heliopolisen aurkitua Irudi gehiago
Faraoi

K.a. 1730 - K.a. 1724
Bizitza
JaiotzaK.a. XVIII. mendea
HeriotzaK.a. XVIII. mendea ( urte)
LeinuaEgiptoko XIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Amenemhat VI.a, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, Detlef Frankeren arabera, K.a. 1730etik K.a. 1724 arte gobernatu zuena.

Bere izena, Sankhibra, Turineko Errege Kanonaren txatal batean idatzia dago, VI.10 erregistroan, eta "Raren bihotz bizia" esan nahi du. Manetonek Amenemes deitu zuen. Intefen semea eta Amenemhat V.aren biloba, Renseneb izeneko seme bat izan zuen, hau ere errege izatera iritsi zena.

Bere garaiko testigutzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izena, Turineko Errege Kanonean eta Karnakeko Errege Zerrendan idatzia dago.

Karnaken erliebe bat ere badago, bertan hiru izen azaltzen diren kartutxo batekin, izen horiek, Amenemhat, Intef eta Ameni direlarik. Kim Ryholtek, titulu horiek, senidetze bezala interpretatu ditu, garai hartan bi edo hiru izen erabiltzea oso ohikoa baitzen.

Bere izena erakusten duten beste testigutza batzuk, honako hauek dira: harrizko arkitrabe bat Heliopolisen eta zenbait zigilu zilindriko.


Aurrekoa
Iufni
Egiptoko faraoia
Egiptoko XIII. dinastia
Ondorengoa
Semenkara