Edukira joan

American Palestine Line

Wikipedia, Entziklopedia askea
American Palestine Line
Datuak
Motanegozioa
Historia
Sorrera1924

American Palestine Line lurrunontzien konpainia bat izan zen 1924an AEBetan sortu zena eta New Yorketik Palestinara bidaiari zuzeneko zerbitzua eskaintzen ziona. Juduak jabe zituen lehen lurrunontzien konpainia izan zen. 1925. urtean inauguratu zen New York eta Palestinaren arteko zerbitzua non 15.000 lagun itsasoratu ziren eta bertan mota askotako zeremoniak ikusi zituzten. Konpainiak emakumezko ofizialak izan zituen lehen ozeano-ontzia izan zela esan zuen eta baita Arthur presidentea izan zela bandera sionista itsasoan jarri zuen lehen ozeano-ontzia ere.

Lineak lan-zailtasunak eta finantza-zailtasunak izan zituen bere existentzia osoan (matxinaden zurrumurruak…), hori dela eta, 1925. urtearen amaieran enpresa hartzaile baten eskuetan jarri zen.

American Palestine Linea, juduen menpe zegoen lehen bapore-enpresa, New Yorketik Palestinara bidaiatzeko negoziazioak egiten hasi zen Ameriketako Bidalketa Batzordearekin. Bertan zera lortu nahi zuen: Alemaniako hiru itsasontzi ohi, Fillmore presidentea eta Arthur presidentea eta Mount Clay txikiagoa erostea. 1924ko urriaren 9an, American Palestine Lineko presidenteak, Arthur presidenteak, Palestinako zerbitzua hurrengo martxoan hasteko zuen asmoa plazaratu zuen. Dena den, Fillmore presidentearen eta Mount Clayren planak ez ziren gauzatu.

SSko presidente Arthur lehen Kiautschou zen, 1900eko irailean Hamburg America Line-ren Ekialde Urruneko bidaiari eta posta zerbitzurako Barbarossa klaseko ozeano-ontzia. Hamburgo Amerika zerbitzutik atera zenean, ontzia Ipar Alemaniako Lloyd-era saltzen zen, Alice printzesa izen berriarekin, Ipar Atlantikoko zein Ekialde Urruneko bidaiarien bideetan. Ontzia AEBek kontrolatutako Filipinetan sartu zuten Lehen Mundu Gerraren hasieran. Ontzia garraio-ontzi gisa erabiltzen zen. Gerraostean bidaiarientzako itsasontzi gisa erabili zen eta ondoren eta beste izen-aldaketaren bat izan ondoren, Chester A. Arthur AEBetako 21. presidentearen omenezko hau, zerbitzutik kanpo utzi zuten AEBetako lege berri bati esker, migrazioen kopurua asko murriztu behar izan zenean.

Hurrengo hilabetean Arthur presidentearen erosketa-prezioa 60.000 dolarretan finkatu zuten. Berrikuntza planei dagokionez, bidaiari kopurua 675era murriztea nahi zen beste hainbaten artean. Horrez gain, igerilekuak, gimnasioak, antzerkiak, etab. zeuden.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]