Ametzueta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ametzueta

Goroeta (Aretxabaleta).jpg

Ametzueta (ezkerrean) Goroeta auzoaren gainean
Gailurra
Garaiera 807 m
Koordenatuak 43° 00′ 31″ N, 2° 27′ 52″ W / 43.008611111111°N,2.4644444444444°W / 43.008611111111; -2.4644444444444Koordenatuak: 43° 00′ 31″ N, 2° 27′ 52″ W / 43.008611111111°N,2.4644444444444°W / 43.008611111111; -2.4644444444444
Geografia
Kokapena  Euskal Herria
Herrialdea  Gipuzkoa
Mendilerroa Zaraia
Ametzueta hemen kokatua: Euskal Herria
Ametzueta
Ametzueta
Ametzueta (Euskal Herria)
Ametzueta hemen kokatua: Gipuzkoa
Ametzueta
Ametzueta
Ametzueta (Gipuzkoa)
Igoera
Ohiko abiapuntua(k) Aretxabaleta (Urrexola eta Goroeta)

Ametzueta Zaraiako mendilerroako mendi ugarietako bat da. Aretxabaletako herrian kokatua, Iruaitz eta Orkatzategi mendien artean dago. Mendilerroko ia mendi guztiek bezala, harrizko tontorra du. 807 metroko garaierarekin, Zaraiako mendilerroko seigarren mendirik txikiena da. Orkatzategitik, Urtao edo Urtapotolueta pasabideak banatzen du.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bide errazena, Urkulu urtegitik doa. Urtegi honen hegoaldeko muturretik, Arbeko labarra igo behar da lehenik, Ugaztegiko bidegurutzera heldu arte. Behin Ugaztegiko bidegurutzera heldu ondoren, ezkerretara doan bidea hartu behar da. Hemendik, bidea zuzen doa denbora guztian, Iruaitz, Ametzueta eta Orkatzategirantz. Iruaitz igaro ondoren, eskuinetara hartu eta tontorra bertan, begi bistan agertzen da.

Beste bide bat, Araotzetik datorrena da. Araotzetik, Ugaztegiraino igo, eta, ondoren, eskuinetara hartuz, aurreko bidearekin bat egiten du.

Bide luzeagoak, Mendiola eta Bolibarretik abiatzen dira. Bi elizate hauek bat egiten duten tokitik batik bat. Bide hortatik, Elixabarriko mendatea igoz, San Juan Portaletaña ermitara heltzen da. Hau atzean utzi, eta gorantz jarraitu behar da, Peñakulu igaro ondoren kokatuta dagoen harbidera heldu arte. Hemendik, Kargalekuko lepora heltzen da lehenik. Ondoren, Eskoriatza eta Aretxabaleta arteko muga igaroz, jaisten hasi behar da. Gas hodiaren bideari jarraiki, Andarto Txiki mendiaren azpian kokatuta dagoen etxe batetara heltzen da. Hemendik, aurrera jarraitzea baino ez da, Ugaztegira helduz, aurreko bi bideekin bat egin arte.

Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiaren inguruan, Urtapotolueta I trikuharria dago. Baita Urtapotolueta II eta Urtaoko tumuluak ere. Azken hau, mendiaren magalean dago.