Edukira joan

Amidah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau otoitz juduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Amida (argipena)».

Amidah (hebreeraz: תפילת העמידה‎, Tefilat HaAmidah, "Otoitz zutitua") edo Shmoneh Esreh (שמנה עשרה, "Hamazortzia") judaismoaren liturgiaren oinarrizko otoitza da.[1] Otoitz hau, beste askoren artean, siddur otoitz-liburu juduan agertzen da. Errabinoen literaturan, askotan soilik tefila (תפילה, "otoitz") diote.

Juduek Amidah egunero hirutan errepikatzen dute, goizeko, arratsaldeko eta gaueko otoitzetan, Shacharit, Minchah eta Ma'ariv hain zuzen ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Finkelstein, Louis. «The Amidah» Jewish Quarterly Review 16: 1–43..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.