Amlodipino
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Amlodipinoa[1] hipertentsioa eta arteria koronarioetako gaixotasuna tratatzeko erabiltzen duten farmakoa da. Efektu iraunkorreko kaltzio-kanalen blokeatzaile bat da, dihidropiridinen taldekoa, eta zati batean basodilatazioan lan egiten du.[2] Kaltzio-kanalen blokeatzaileen erabilera, normalean, bihotz-gutxiegitasuna duten gaixoengan gomendatzen ez den arren, beste medikazio batzuk hipertentsioa edo angina tratatzeko nahikoak ez badira amlodipinoa erabil daiteke.[3] Amlodipinoa ahotik hartzen da eta gutxienez egun baterako eraginkorra da.[2]
Albo-ondorioen artean edema, nekea, sabeleko mina eta goragalea daude. Ondorio kaltegarrienak hipotentsioa edo bihotzekoa izan daitezke. Ezin da jakin haurdunaldian edo edoskitzaroan erabil daitekeen. Dosiak murriztu egin behar dira gibeleko arazoak dituzten pazienteetan eta adinekoetan.[2]
Anlodipinoa 1986a patentatu zuten, eta salmenta komertziala 1990ean hasi zen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Farmakoak Hiztegia] [2022]
- ↑ a b c (Ingelesez) «Amlodipine Besylate» Drugs (American Society of Hospital Pharmacists).
- ↑ (Ingelesez) The ESC Textbook of Preventive Cardiology: Clinical Practice. Oxford University Press, 261 or. ISBN 9780199656653..
- ↑ (Ingelesez) Chorghade, Mukund S.. (2006). Drug Discovery and Development. 1 Hoboken: John Wiley & Sons, 207 or. ISBN 9780471780090..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |