Bakuolo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Animalia zelula tipikoaren eskema, osagai azpizelularrak erakusten. Organuluak:
(1) nukleoloa
(2) nukleoa
(3) erribosoma (puntu txikiak)
(4) besikula
(5) erretikulu endoplasmatiko latza
(6) Golgiren aparatua
(7) zitoeskeletoa
(8) erretikulu endoplasmatiko leuna
(9) mitokondrioak
(10) bakuoloa
(11) zitoplasma
(12) lisosoma
(13) zentrioloak zentrosoman

Bakuoloa landare eta onddo zeluletan agertzen den eduki jariakorra duen mintzez inguraturiko organulua da. Zenbait protista, bakterio eta animali zeluletan ere ager daiteke. Bakuoloa ura, konposatu inorganiko, molekula organiko eta zenbait entzima dituen konpartimentu itxia da.

Normalean bakarra izaten da, zelularen erdikaldean kokatuta. Zelula gazteetan ugariak eta txikiak dira, baina azkenean bat egiten dute denek bakuolo handi bat eratuz. Bere egitura eta tamaina zelularen beharren arabera aldakorra da.

Bakuoloen funtzioa eta garrantzia dagoen zelularen araberakoa da. Landare, onddo eta protistetan garrantzitsuagoak dira. Bere funtzioen artean ondokoak daude:

  • Zelularentzat kaltegarriak diren materialen isolamendua.
  • Hondakin produktuak izaten ditu barnean.
  • Zelula barneko turgentzia presioa mantentzen du.
  • Barneko pH azidoa mantentzen du.
  • Molekula txikiak izaten ditu barrenean.
  • Zelularen substantzia desiragaitzen esportazioa.
  • Liseriketa zelularra.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bakuolo Aldatu lotura Wikidatan