Edukira joan

Amortizazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekonomian eta kontabilitatean, amortizazioa aldi ezberdinetan zehar balio iraunkor baten zatiketa adierazten duen termino bat da, balio osoa kuota ezberdinetan estaltzeko helburuarekin. Bi arlo ezberdinetan erabiltzen da, esanahi ezberdinekin:

  • pasibo baten amortizazioa, ordainketa ezberdinetan zor baten itzulketa adierazten duena (adibidez, maileguaren amortizazioa 10 urtetan zehar burutuko da);
  • aktibo finko baten amortizazioa, aktiboaren aldikako balio-galtzea aldi ezberdinetan zehar banatzen denean (adibidez, kamioia bizitza erabilgarria 10 urtekoa dela kalkulaturik, bere erosketa-balioa 10 urtetan amortizatuko da); aktibo baten kostua amortizatu egin dela ere esaten da aktiboak bere kostua baino handiagoak diren etekinak sortu dituenean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.