Aktibo finko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Kontabilitatean, aktibo finkoa edo aktibo ukigarria[1] enpresa baten ondasun eta eskubide iraunkorren multzoa da. Zehatzago, aktibo finkoek ekoizpen zikloa baino iraupen luzeagoa izaten dute (ohiko arauei jarraituz, urtebetea baino luzeagoa) eta ez dira aise eskudiru bihurtzen. Gainera, aktibo horiek ez dira enpresaren ziklo operatiboan zehar aldatzen. Adibidez, enpresa bateko lantegi-eraikina eta makinak aktibo finkoko ondasunak dira, produktuen ekoizpenean eta salmentan enpresan geratzen baitira. Aurkako adibide bat, higiezinen agentzia izango litzateke: agentziak saltzeko erosten dituen eraikinak ustiapen zikloan zehar aldatu egiten dira eta beraz, aktibo-zirkulatzailearen parte dira. Aldi berean, higiezinen bulegoak beraien aktibo finkoaren parte dira.

Bi sailetan banatzen dira, ibilgetu-materiala eta ibilgetu-ukiezina (aplikazio informatikoak, merkataritza-funtsa...) Aktibo hauek iraupen luzea izaten badute ere, denboran zehar balioa galtzen joaten dira (adibidez, azkenean makina bat hondatu egingo da urteen poderioz) eta horrela, balio galtze honi aurre egiteko enpresak aktibo finkoko osagaiak amortizatu egin behar izaten ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Dyckman, Intermediate Accounting, Revised Ed. (Homewood IL: Irwin, Inc. 1992),195.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.