Amras

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amras
Legendarium
Argitalpena
Agertzen da
Datu biografikoak
Jaiotza-izena Pityafinwë eta Ambarussa
Sexua edo generoa gizonezko
Familia
Aita Fëanor
Ama Nerdanel
Anai-arrebak
Familia House of Finwë (en) Itzuli

Amras Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da, Noldor printze bat, Fëanor eta Nerdanelen semea eta Amroden anaia bikia. Bere aitarekin eta bere beste anaiekin Melkor Erdialdeko Lurraldera jazarriko zutela zin egin zuen, suntsitu eta silmarilak berreskuratzeko.

Bere aitak jarri zion izena quenyazko Telufinwë izan zen, "azken Finwë" esan nahi duena, Fëanorrek izan zuen azken semea izan baitzen, bere amak "Ambarussa" izena eman zion, "garaia eta gorrixka" esan nahi duena, bere ilearen forma eta kolorearen ondorioz, baina Fëanor ez zen ados agertu, eta bere amak Umbartogatik aldatu zuen, "aukeratua" esan nahi duena, baina bere aitak Ambarto deitu zuen.

Beleriandera iristean, bere anaia Amrodekin Gelion eta Aros ibaien arteko eskualdea okupatu zuen, honen zati bat, ondoren, gizakien hiru etxeei eman zitzaielarik. Baina Nirnaeth Arnoediad guduan Glaurungek gudalosteek lurralde hori kendu zioten, Ossiriandera kanporatua izan zelarik.

Bere bizitza alderraia Thingol hil ondoren silmarila bere seme Dior Eluchilen eskuetara pasa zenean utzi zuen, eta Celegormek honen berri izan zuenean bere anaiak bildu zituen eta Menegrothera joan ziren silmarila berreskuratzeko prest, Elfoen Arteko Bigarren Gudua izan zena.

Une horretan ezin izan zuten silmarila berreskuratu, Diorren alaba zen Elwingek bitxia salbatuz ihes egin baitzuen, baina hau Sirion ibaiaren itsasoratzean bizi zela jakin zutenean, biziraun zuten anaiak berriz batu ziren eta Fëanorren bitxia berreskuratzen saiatzera joan ziren; eta han anaien arteko hirugarren sarraskia gertatu zen, non Amras erori zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]