Edukira joan

Anís del Mono

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anís del Mono
Datuak
Motamarka erregistratua
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera1868

Anís del Mono anis marka bat da, Badalonako (Katalunia) enpresa batean sortutako edaria, 19. mendetik komertzializatzen dena. Tximino batek lagundu izan du bere irudian eta publizitatean marka 19. mendetik.

Irudiaren sortzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramón Casas Carbó (1866-1932)​ da Anis del Monoren irudiaren sortzailea. Bartzelonan jaiotako pintore eta marrazkilaria izan zen, bereziki ezaguna da garaiko intelektualei egindako erretratu eta errepresentazioengatik. Modernismo katalanaren ordezkari nagusietako bat izan zen. Estilo hura enpresa komertzial ospetsuentzat egindako publizitate karteletan islatzen da, Anís del Mono horietako bat izanik.[1]

Testuinguru historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramon Casas 1866 eta 1932 urteen artean bizi izan zen, Espainiak aldaketa sozial ugari bizi izan zituen garaian, alegia. Garai hartan (XVII-XIX bitarte), katalan ugari Ameriketara abiatu ziren ongizate maila eta estatus sozial altuago bat lortzekotan. Esaterako, Venezuela, Txile edota Kubara.

Lurralde kolonizatzailetako gobernuek, Espainia barne, esklaboen komertzialiazioa onartu izan dute kontinente amerikar eta afrikarretan batez ere. Beraz, bereziki interesgarria zen familia katalanentzat ameriketara joatea, esklaboen salerosketaren bidez plantazioak ustiatzeko langileak lortzeko erraztasun handia zegoelako. Horrek komertziante bilakatzeko aukerak handitzen zituen. Casasen familia da Kubara abiatu ziren horien adibide.

XIX. mendean zehar, Europako zenbait herrialde esklabotasuna debekatzen joan ziren. Espainian, interes ekonomikoengatik esklabotza baimentzen jarraitu zen, Kuban eta Puerto Ricon mugatu arte 1886ko urriaren 7ko dekretuaren bidez. [2]

Zergatik berezia eta ospetsua den: publizitatearen historiako testuingurua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendeko bukaeran kartelismoa goreneko unean zegoen Katalunian, eta bereziki Bartzelonako kaleetan. Horregatik, Anís del Mono-ren jabeak, Vicente Boshek, markaren kartela egiteko lehiaketa proposatu zuen eta bertan Casasek proposatutako lanarekin txundituta geratu zenez, lehiaketako lehen saria eta accesita eman zizkion.

Iragarkia edo kanpaina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iragarkiaren konposizioari dagokionez, irudi laua dela esan daiteke, ikuspunturik gabekoa eta emakumea enkoadrearen erdialdean kokatzen da. Irudiaren erdian, emakume bat dago, produktu bera izan beharrean, “Art Nouveau” mugimenduaren bereizgarri den bezala. Hala ere, kartelean dauden testuak eta detaileak (tximua batez ere) arreta deitzen dute.

Argiztapenari dagokionez, irudiko itzalek argiztapen fokala dagoela erakusten dute, hots, argiztapen fokala ezkerretik dago.

Bestalde, koloreari dagokionez, gama hotz eta beroak erabili dira. Hori dela eta, koloreen artean kontraste handia dago. Atzealdea kolore ilunekoa denez, emakumea nabarmentzen da, baita emakumeak soinekoaren gainean duen lepokoa ere, kolore argikoa delako. Hortaz, kontraste bortitza dago atzealdearen eta protagonista eta letren artean.

Horrez gain, pisuen banaketa oso aintzat hartu da lanaren antolamenduan. Hiru elementu dira kartela osatzen dutenak (letrak, emakumea, tximua) eta horien artean oreka handia dago. Goitik behera irakurtzen dugunez, begiek lehenik produktuaren marka ikusten dute, gero emakumea eta azkenik produktua (tximuak eskuan duelarik). Gainera, lerro zuzenak nagusitzen dira. Joera hau hizkiak idazteko erabilitako lerroetan argi ikus daiteke.

Kartelean azaltzen diren letrek hartzailea produktu hura erostera bultzatzen dute.

Forma eta edukia nola uztartzen diren

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramón Casasek Anís del Monorentzat egindako iragarkian, arreta deitzen duten hainbat objektu ikusi daitezke. Batetik, aipatu bezala, Art Nouveau mugimenduaren isla den bezala emakumea protagonista da eta ikuslearen begirada zuzenean harengana doa, azkenik emakumeak eskuan daraman kopa ikusiko duelarik. Bestalde, tximuak ere ikuslearen arreta deitzen du, emakumeak iradokitzen duen sentsualtasunarekin hausten duelako.

Bestalde, erabiltzen diren irudiak oso lagungarriak dira titularrarekin lotura egiteko. Tximuaren irudia titularrarekin lotzen da eta honek produktua nabarmentzeaz gain, jendearen arreta erakarriko du.

Bere maisu eta eraginak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean, garai honetako lanetan autoreak Inpresionismo frantseseko influentzia jaso zuen. Bestalde, Tximinoaren marrazkirako, oso litekeena da Casas Erdi Aroko bestiarioan inspiratzea, non animalia hau instintu baxuko animaliatzat hartzen den, sentsualitatearen eta lizunkeriaren sinbolotzat. Izan ere, kartelean bertan, tximuak mozkor jarrera duela interpreta daiteke.

Egiten zaizkion kritikak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean oso kritika positiboak jaso dituen kartela izan da, askok perfektutzat hartu zuten lana 1898ko lehiaketa irabazi zuenean. Santos Torroella izan zen obraren perfekzioa azpimarratu zuenetako bat.

Beste zenbait kritiko zorrotzek, ordea, Casasi gehiegizko jatortasuna eta burugogorregia leporatu zizkioten. Esaterako, Joan Cortésen esanetan autorearen obretan “chulas” eta “manolas” gehiegi ugaritzen ziren.

Nola ikusten da gaur egun?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartela Kataluniako arte museo nazionalean  “Jantzi Regionalen” esposizioan ikusgarri egon zen 2013. urtera arte, eta oraindik bertan gordetzen da. Museoan Mantila mantoiekin batera jarrita egon zen bitrina batean. Gainera, poster edo koadro moduan salgai aurki dezakegu denda ugarietan, beraz, obrak gaur egun garrantzi handia izaten jarraitzen duela ondoriozta dezakegu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Biografía de Ramón Casas (Su vida, historia, bio resumida)» www.buscabiografias.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-28).
  2. (Gaztelaniaz) Ramon Casas Estate - Ramon Casas en contexto. Crónica histórica, social y familiar. (Noiz kontsultatua: 2022-03-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]