Kolonialismo

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Politika
Botereak
Betearazlea | Legegilea | Judiziala
Gobernu motak
Monarkia | Errepublika | Anarkia
Erregimen eta sistemak
Parlamentarismoa | Presidentzialismoa | Demokrazia | Despotismoa | Diktadura (Junta militarra) | Absolutismoa | Autoritarismoa | Erregeordetza
Botere motak
Aristokrazia | Autokrazia | Burokrazia | Kaudillismoa | Kazikismoa | Kleptokrazia | Koronelismoa |Korporatibismoa | Korporokrazia | Demagogia | Meritokrazia | Minarkia | Oklokrazia | Oligarkia | Plutokrazia | Soziokrazia | Teknokrazia | Teokrazia | Nepotismoa | Fisioloxismoa
Estatu motak
Hiri-estatua | Kolonia | Konfederazioa | Federazioa | Inperioa | Printzerria | Protektoratua | Erresuma | Errepublika | Errepublika federala
Kontzeptuak
Aktibismoa | Biltzarra | Ustelkeria | Dotrina | Estatua | Gobernua | Hegemonia | Ideologia | Legegintzaldia | Askatasuna | Nazioa | Alderdia | Aberria | Legebiltzarra | Subiranotasuna | Tirania | Herrialdea
Prozesuak
Hauteskundeak | Estatu-kolpea | Iraultza | Manifestazioa | Independentzia | Plebiszitua | Erreferenduma | Gaitzespena | Errepresioa | Lobby-a
Banaketa administratiboa
Kantonamendua | Autonomia erkidegoa | Aldundia | Udala | Estatua | Probintzia | Departamendua | Eskualdea | Barrutia
Kargu eta postuak
Kantzelaria | Sailburua | Zinegotzia | Diputatua | Diktadorea | Alkatea | Enperadorea | Ministroa | Prefeta | Presidentea | Lehen ministroa | Erregea | Senataria
Diziplinak
Zientzia politikoa | Diplomazia | Filosofia politikoa | Historia politikoa | Metapolitika | Politika internazionala | Teoria politikoa | Geopolitika
Ideologiak
Ezker politikoa | Eskuin politikoa

Karlismoa | Komunismoa | Faxismoa | Liberalismoa | Populismoa | Sozialdemokrazia | Sozialismoa | Kristau demokrazia

Jokabideak
Klientelismoa | Chauvinismoa | Kolektibismoa | Kolonialismoa | Kontserbadorismoa | Elitismoa | Inperialismoa | Neo-inperialismoa | Interbentzionismoa | Isolazionismoa | Nazionalismoa | Aurkakotasuna | Bakezaletasuna | Erradikalismoa | Separatismoa | Tradizionalismoa | Alderdi-aniztasuna | Bipartidismoa | Unipartidarismoa

Abstentzioa | Amnistia | Desobedientzia zibila | Disidentzia | Kultura-aniztasuna


Kolonialismoa lurralde edo nazio baten menperaketa politiko eta ekonomikoa atzerriko gobernu batengatik zilegitzen duen doktrinari deritzo. Antzinaroan zehar kultura askok kolonialismoa garatu zuten, urrutiko lurraldeetan koloniak eratuz, baina honek izaera ezberdina zuen. Kolonialismoa XVI. mendean agertu zen Inperio Espainiar eta Portugesaren zabalkuntzarekin. Hortik aurrera, kolonizatzaileek konkistatutako lurrak ustiatzen eta merkatuak kontrolatzen zituzten metropoliara lehengai eta aberastasunak eramateko asmotan. Gehienetan kolonizaturiko erakunde politikoak deuseztatzen ziren eta zuzenean metropoliko gobernuagatik kontrolatutako gobernuak ezartzen ziren. Hainbatean egitura sozial eta kulturalak ere inposatzen zaizkie kolonizatuei. Oro har, herrialde boteretsu batek ahul baten gainean ezartzen duen sistema politiko, ekonomiko eta kulturala.

Kolonialismoa kolonizatzaileen morala eta balorea kolonizatuenak baino handiagoak ziren sinesmen etnozentristan oinarritzen zen. Uste horiek arrazakeriarekin eta XVIII. eta XIX. mendeetan Mendebaldean zabaldutako teoria sasi zientifikoekin lotu dituzte. Honela, Europan aurreko darwinismo sozial batera iritsi zen, zeinek gizon zuria ez-europarren nagusi "naturala" zela zioen.

XV. mendearen hondarraz gero, aurkikuntza geografikoekin batera munduko mapa zabaldu egin zen. Ordudanik, europarrak beste kontinenteez interesatzen hasi ziren, lurralde birjinak eta aberastasun ezezagunak baitzituzten hauek. Lau mende iraun zuen kolonizazioaren hasiera izan zen eta ia mundu osoa Europaren mendean jarri zuena.

Lurralde berrietako baliabide naturalak ustiatzea (kafea, kakaoa, azukrea, kotoia, meatzeak, etab.), nazio kolonizatzaileen lehia espantsionista eta Kontrarreformak bideratu zuen izpiritu misiolaria erabakigarriak izan ziren kolonizatze-prozesuan. Gerora, batez ere industrializazioaren garaian hasita, kolonietako lehengaien beharra izan zen nagusi. Nazio kolonizatzaile aitzindarien artean Espainia (Erdialdeko Amerika eta Hegoamerika), Portugal (Brasil), Britainia Handia eta Frantzia (Iparramerika) nabarmentzen dira. Ameriketako koloniek askatasuna lortu zutenean, beste kontinente guztiak helburu komertzial eta politikoekin esploratu zituzten, Asia eta Afrika batez ere.

Espainiak eta Portugalek XV. eta XVI. mendeetan ekin zioten kolonizazioari hurrenez hurren. Denbo¬arekin, Portugalen botere-eremua Brasildik India, Indonesiako Espezieen irlak eta Asiako kostaldeetaraino hedatu zen. Espainiar konkistatzaileek Amerikako oso lurralde zabalak okupatu zituzten, bide batez beren hizkuntza eta kultura txertatuz.

XVII. mendean Herbehereek bota egin zituzten portugesak Indonesiatik. Frantses eta ingelesek, elkarrekiko lehian, Iparramerikan eta Indian kokatu zituzten beren jabegoak. Lehia askoren ondoren, potentzia kolonial handiena izatera iritsi zen Britainia Handia XVIII. mendean eta, itsasoko nagusitasunarekin, bere inperio koloniala kontinente guztietara hedatu zuen. Amerikako Estatu Batuen independentziaz gero, britainiarren indar koloniala gainbehera hasi zen eta, poliki-poliki, lehenago britainiar koloniak izan eta gaur herrialde autonomo eta independenteak direnek Commonwealth elkartea sortu zuten.

Frantsesek Asiaren Hego-ekialdera eta Afrikaren Ipar eta Mendebaldera jo zuten; hau izan zen Europako potentzia handiek beraien artean banatu zuten azken kontinentea. Lehen Mundu Gerraren aurreko hamarkadetan, Alemania ere saiatu zen Afrikako lurralde eta aberastasunak ustiatzen. Errusiak ere hartu zuen parte kolonizazioan eta ekialdera zabaldu zuen bere inperioa, Uraletatik Ozeano Bareraino.

XV.mendearen hondarraz gero, aurkikuntza geografikoekin batera munduko mapa zabaldu egin zen. Ordudanik, europarrak beste kontinenteez interesatzen hasi ziren, lurralde birjinak eta aberastasun ezezagunak baitzituzten hauek. Lau [[mende iraun zuen kolonizazioaren hasiera izan zen eta ia mundu osoa Europaren mende jarri zuena.

Lurralde berrietako baliabide naturalak ustiatzea (kafea, [[kakaoa, azukrea, kotoia, meatzeak, etab.) nazio kolonizatzaileen leia espantsionista eta kontraerreformak bideratu zuen ispiritu misiolaria erabakigarriak izan ziren kolonizatze-prozesuan. Gerora, batez ere industrializazioaren garaian hasita, kolonietako lehengaien beharra izan zen nagusi. Nazio kolonizatzaile aitzindarien artean Espainia (Ertamerika eta Hegoamerika), Portugal (Brasil), Britainia Handian eta Frantzia (Iparamerika) nabarmentzen dira. Ameriketako koloniek askatasuna lortu zutenean, beste kontinente guztiak helburu komertzial eta politikoekin esploratu zituzten. Asia eta Afrika batez ere.

Espainiak eta Portugalek XV. eta XVI. mendeetan ekin zioten kolonizazioari hurrenez hurren. Denborarekin, Portugalen botere-eremua Brasildik India, Indonesiako Espezieen irlak eta Asiako kostalderaino hedatu zen. Espainiar konkistatzaileek Amerikako oso lurralde zabalak okupatu zituzten, bide batez beren hizkuntza, erlijioa eta kultura inposatuz.

XVII. mendean Herbeherek bota egin zituzten portugesak Indonesiatik. Frantses eta Inglesek, elkarrekiko lehian, Iparamerikan eta Indian kokatu zituzten haien jabegoak. Lehia askoren ondoren, potentzia kolonial handiena izatera heldu zen Britania Handia XVIII. mendean, eta itsasoko nagusitasunarekin bere inperio koloniala kontinente guztietara hedatu zuen. Ameriketako Estatu Batuetan independentziaz gero, britaniarren indar koloniala gainbehera hazi zen eta poliki-poliki, lehenago britaniar koloniak izan eta gaur herrialde autonomo eta independenteak direnek Commonwealth elkartea sortu zuten.

Frantsesek Asiaren Hego-Ekialdera eta Afrikaren Iparraldera eta Mendebaldera jo zuten; hau izan zen Europako potentzia handiek beraien artean banatu zuten azken kontinentea. Lehenengoko mundu-gerraren aurreko hamarkadetan, Alemania ere saiatu zen Afrikako lurralde eta aberastasunak ustiatzen. Errusiak ere zuen parte kolonizazioan eta ekialdera zabaldu zuen bere inperioa, Uraletatik Ozeano Barearaino.

NBE eta kolonialismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960ko abenduaren 14an, NBEk jarrera argi eta irmoa adierazi zuen kolonialismoarekiko. Behean dago adostutako ebazpena:

≪Batzar Nagusiak,

Kontuan hartuz munduko herrialdeek Nazio Batuen Gutunean aldarrikatu dutela oinarrizko eskubideetan duten konfiantza berresteko erabakia hartu dutela (...).

Hau aitortzen du: 1. Atzerriko herrialdeek beste herri batzuik azpiratzea, menderatzea eta uztiatzea oinarrizko giza eskubideak urratzea da, Nazio Batuen Gutunen aurkakoa (...).

2. Herri guztiek determinazio askerako eskubidea dute (autodeterminazioa); eskubide hori jarraiki, askatasunez zehazten dituzte beren politika-ezaugarriak, eta ekonomia-, gizarte- eta kultura-garapena askatasunez lortzen saiatzen dira.

3.Politika-, ekonomia-, gizarte- edo hezkuntza-arloan prestakuntzarik ez izatea ez da independentzia atzeratzeko aitzakia izango inoiz.

4. Mendeko herrialdeek beren independentzia-eskubide osoa modo baketsuan eta askatasunez gauzatzeko, haien aurkako ekintza armatuak eta edozein motatako errepresio-neurriak eten egin beharko dira, bai eta beren lurralde nazionalaren osotasuna errespetatu ere. (...)

6.Herrialde baten batasun nazionala edo lurralde-osotasuna hausteko edozein ahalegin Nazioa Batuen itunaren helburuen eta printzipioen guztiz aurkakoa da.≫.


                                                               NBEren 1514 ebazpena, New York, 1960ko abenduaren 14

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]