Anis
Anis | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Apiales |
Familia | Apiaceae |
Generoa | Pimpinella |
Espeziea | Pimpinella anisum |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | anise seed (en) ![]() ![]() |
Anisa edo anis-belarra (Pimpinella anisum) Apiaceae familiako landare belarkara da, eskualde epeletan (argia eta beroa behar du) laboratzen dena. Elikagai eta sendabelarra da.[1]
Hazi horiez usaingozatutako edari alkoholiko gozoa ateratzen dute. Lehenengoz Egipton eta Ekialde Hurbilean egin zuten eta, bere senda-ezaugarriak zirela eta, Europarantz eraman zuten.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Landare ginbailduna da. Lore zuria du, gozagarri bezala erabiltzen diren hazi txikiak ematen dituena.[2]
Urteroko landare bat da. Bere zurtoina 80 cm izatera irits daiteke. Ekainetik aurrera loratzen da. Lore txiki eta zuriak ditu. Zapore oneko fruitu usaintsuak ematen ditu.
Sukaldaritzan eta gozogintzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bereziki pastelgintzan erabiltzen da, eta likoreak egiteko ere bai.
Sukaldaritzan haragi erregosia prestatzeko espezia nahasketa batzuetan ere erabiltzen da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Cebrián, Jordi. (2002). Diccionario integral de plantas medicinales. (1. argitaraldia) Bartzelona: RBA libros integral, S.A ISBN 9788479018412..
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|