Ana Aslan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Aslan

“Ana Aslan” National Geriatrics and Gerontology Institute (en) Itzuli zuzendari

1958 - 1988
Bizitza
JaiotzaBrăila1897ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Errumania
Talde etnikoaArmeniarra
HeriotzaBukarest1988ko maiatzaren 20a (91 urte)
Hezkuntza
HeziketaBukaresteko Unibertsitatea
(1915 - 1922)
Hezkuntza-mailaDoctor of Sciences in Medicine (en) Itzuli
Tesi zuzendariaDaniel Danielopolu
Hizkuntzakerrumaniera
Jarduerak
Jarduerakmedikua, gerontologist (en) Itzuli, biologoa, asmatzailea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Victor Babeș University of Medicine and Pharmacy (en) Itzuli
“Ana Aslan” National Geriatrics and Gerontology Institute (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakConstantin Ion Parhon (en) Itzuli
KidetzaErrumaniar Akademia
New Yorkeko Zientzien Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Errumaniako Alderdi Komunista

Ana Aslan (Brăila, 1897ko urtarrilaren 1a - Bukarest, 1988ko maiatzaren 20a) errumaniar mediku, kardiologo eta geriatra izan zen.

Lehen Mundu Gerran zaurituak zaindu zituen frontean, Thomas Ionescu kirurgialariari lagunduz. Bera izan zen Errumaniako lehen emakume kardiologoa eta Medikuntzako lehen emakume irakaslea. Geroago geriatrian lan egin zuen Constantin Parhonekin batera. Elkarrekin ikertu zuten zenbait botikak geriatrian duten eragina, besteak beste, Gerovital H3 eta prokainak.

1952an Bukaresteko Geriatria Institutua sortu zuen, eta bera izan zen zuzendari hil arte. Errumaniako eta New Yorkeko Zientzien Akademietako kide izan zen eta baita zenbait herritako Elkarte Gerontologikoetakoa ere (AEB, Txile, Peru, Alemaniako Errepublika Demokratikoa, eta abarretakoa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]