Edukira joan

Ana Goitia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Goitia

(2018)
Bizitza
JaiotzaLekeitio1981eko urriaren 12a (43 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakesataria, blogaria eta komediantea

Instagram: anatxuchic Edit the value on Wikidata

Ana Goitia Erkiaga (Lekeitio, 1981eko urriaren 12a) kazetaria eta telebistako aurkezle euskalduna da. Kazetaritzan lizentziatua da, Euskal Herriko Unibertsitatean. Umoregilea eta moda munduko profesionala ere bai.[1]

Urte asko daramatza telebista munduan lanean 2002an bekadun hasi zen ETBn, ondoren Gaur Egun eta Teleberri saioetan erreportari lanetan ibili ondoren, azken urteetan hainbat ekoiztetxetan aritu da erredaktore eta baita kamera aurrean ere.

ETB1en Atera Kontuak programa aurkeztu izan du. Eta baita Hauxa Bi saioa ere aurkeztu du Onintza Enbeitarekin batera , eta beste zenbait programatan ere aritu da kolaboratzaile lanetan, besteak beste, Gure Kasan, Egunak Egin du eta gaur egun Biba Zuek eta Akelarre saioetan. Barre Librea, umorezko saioan ere egiten ditu agerpenak.

Umoregilea ere bada. Telebistako platoetatik antzokietarako saltoa egin zuen 2020an Barre Librea saiorako bere lehen bakarrizketa egin zuenean, ondoren herriz herri aritu da bakarrizketak egiten. 2024an Katana izeneko bakarrizketa luzea aukeztu zuen, ordubeteko saioa, kritikarako eta hausnarketarako egindako lana.[2]

Bakarrizketan nire mingaina zorrotza izango da; argi hitz egingo dut.[3]

Moda gaietako blogaria da, 2008an sortu zuen “El Rincón de Anatxu” deitu zuen bere bloga. Personal shopper eta estilista lanetan aritu izan da, eta arropa diseinatzeaz gain, bere produktuak eta beste batzuk saltzeko sareko denda baten sortzailea da, Annuik, neurri handietan berezitutako denda, hain zuzen ere.[4] Irudi aholkularitzan ere lan egin izan du.[1]

Telebistako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolaboratzaile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarrizketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Barra librea (2020)
  • Katana (2024) [2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Ana Goitia: "Egunero janzten duguna dendetan dago, ez pasareletan"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2018-06-08).
  2. a b ««Gu garatzen ari garen moduan, umorea ere garatzen ari da»» Berria 2024-10-05 (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).
  3. «Ana Goitia: 'Katana bakarrizketan nire mingaina zorrotza izango da; argi hitz egingo dut» EITB 2024-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).
  4. (Gaztelaniaz) «ABOUT ME» El Rincón de Anatxu 2008-06-10 (Noiz kontsultatua: 2018-06-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]