Onintza Enbeita
| Onintza Enbeita | |||||
|---|---|---|---|---|---|
2016ko urtarrilaren 12a - 2016ko maiatzaren 3a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 2015eko Espainiako hauteskunde orokorrak
2012ko ekainaren 19a - 2015eko urriaren 27a ← Iñaki Antiguedad Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotzako izen-deiturak | Onintza Enbeita Maguregi | ||||
| Jaiotza | Muxika, 1979ko maiatzaren 19a (47 urte) | ||||
| Herrialdea | |||||
| Talde etnikoa | euskalduna | ||||
| Familia | |||||
| Haurrideak | ikusi
| ||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||
| Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||
| Irakaslea(k) | Jon Lopategi | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | kazetaria, idazlea, bertsolaria, politikaria eta olerkaria | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Alderdi politikoa | |||||
Onintza Enbeita Maguregi (Muxika, Bizkaia, 1979ko maiatzaren 19a) bertsolaria, kazetaria, feminista eta politikaria da. Amaiur eta Euskal Herria Bildu koalizio abertzaleen ordezkaritzat, diputatu izan zen Espainiako Gorteetan 2012tik 2016ra. 2018ko Bizkaiko Bertsolari txapelduna izanik, txapel hori lortu duen lehen emakumezkoa.2024tik aurrera, gainera, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da.[1] 2025ean Bizkaiko Bertsolari Txapelketan txapeldunorde izan zen, finaleko buruz burukoan puntu erdira geratu eta gero.[2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Onintza Enbeita Muxikan jaio zen eta bertan bizi, bere gurasoak ere bertakoak izanik. Hiru ahizpa dira, bera gazteena.[4]

Ikasketak eta lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritza ikasi eta gero, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (Mondragon Unibertsitatea) eta Agroekologia (UPV/EHU) graduondokoak ikasi zituen.[5] Hainbat hedabideekin aritu izan da kolaborazioak egiten: Euskaldunon Egunkarian, Berrian, Argian, Busturialdeako Hitzan, AIZU! aldizkarian,[6] Bizkaiko Hitzan, Matraka eta Frida aldizkarietan, Bizkaia irratian, Euskadi Irratian Euskal Telebistako Mihiluzen, Wazemanken, Gure Doinuaken besteak beste.[7][8]
Labayru Ikastegian euskara klaseak ematen ibili izan da.[9]
Bertsolaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsolaritzarekin lotura estua duen familian hazi zen eta bera ere bertsotan oso gazte hasi zen, 9 urte zituela hasi zen bertso eskolan eta 16 urterekin plazetan kantatzen.[10][11] Garriko bertso-eskolako kidea izan zen.[9] 2006an iritsi zen lehenengo aldiz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera eta geroztik final guztietarako sailkatu izan da. 2005 eta 2009ko Euskal Herriko txapelketan ere parte hartu zuen.[12]
2018an Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen (843,5 puntu). Irabazten lehen emakumea izan zen.[13][14][15]
Politikaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ibilbide politikoa Muxikan hasi zen, ANV alderdiarekin hango zinegotzia izan baitzen 2007 eta 2011 urteen artean. 2012 eta 2015 urteetan, Amaiur koalizioko diputatua izan zen Espainiako Diputatuen Kongresuan.[9] 2014an Marokoko agintariek Mendebaldeko Saharatik kanporatu zuten Aaiuna iritsi zenean.[16]
2015ean EH Bildurekin aurkeztu zen Bizkaitik Kongresurako zerrendaburu gisa.[17] Bertan, abortuari buruzko legearen erreformari buruz ari zela, coño (euskaraz: «alu») esaten bigarren pertsona eta lehenengo emakumea izan zen. Zehazki, esaldi honetan: «Señorías, en mi coño y en mi moño mando yo» («Jaun-andreok, neure aluan eta neure mototsean neuk agintzen dut»). Horrek sareetan eta hedabideetan oihartzun handia piztu zuen.[18][19][20][21]
Bestelako proiektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kazetaritzan eta iritzi-generoan ere aritu izan da, eta Berria egunkarian sinatutako iritzi artikuluak argitaratu ditu.[22]
Telebistan, ETB1eko Gure Doinuak musika-saioaren aurkezlea izan da.[23][24]
2018an, Mondragon korporazioarekin lotutako diziplina anitzeko proiektu kooperatiboan parte hartu zuen, Humanity at Music egitasmoan, bertsolarien parte-hartzea koordinatuz besteak beste.[25][26]
Bertsolaritzari buruzko gogoeta eta sormen-lanetan ere agertu da: Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik saiakera-liburuan, emakume bertsolari gisa izandako bizipenen inguruko testigantzak eskaini zituen.[27][28]
2024tik aurrera, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da.[29]
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
- 1992: finalista (13 urtetik beherakoen mailan)
- 1993: finalista (14 urtetik beherakoen mailan)
- 1994: finalista (15-18 urte artekoen mailan)
- 1995: finalista (15-16 urte artekoen mailan)
- 1996: finalista (16-17 urte artekoen mailan)
- 1997: finalista (17-18 urte artekoen mailan)
- 2006ko Busturialdeko Bertsolari Txapelketa: txapelduna
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
- Bertsolari Txapelketa Nagusia
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebistako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gure doinuak (ETB1, 2018-2019. Aurkezlea)
- Superra (ETB1, 2026. Aktorea)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Onintza Enbeita - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» Bertsolarien Datu Basea (BDB) / Bertsozale Elkartea (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ «Bizkaiko txapeldun» bertsoa.eus 2025-12-20 (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ .
- ↑ «Enbeita Maguregi, Onintza - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ «Onintza Enbeita — Booktegi» booktegi.eus (kontsulta data: 2018-12-15).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Aizu!» www.aizu.eus (kontsulta data: 2021-01-26).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Onintza Enbeita: “ Hizkuntzari esker komunikatzen gara, eta komunitate baten mundu ikuskera, komunitate horren hizkuntzak definitzen du ondoen” — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ «Onintza Enbeita, belaunaldiz belaunaldi gorde diren abestien bila» El Diario Vasco 2018-11-21 (kontsulta data: 2018-12-15).
- 1 2 3 «Onintza Enbeita Maguregi (EH Bildu-Kongresua)» Busturialdeko Hitza 2015-12-08 (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ Gaztea. (2024-12-13). ONINTZA ENBEITA, OLDARKERIAREN GAZI-GOZOA | Benetan Zabiz? 05x11. (kontsulta data: 2024-12-15).
- ↑ «Enbeitatarren historia laburbildu digu Onintza Enbeitak» www.eitb.eus (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Onintza Enbeita - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ Berria.eus. «Onintza Enbeitak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa» Berria (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ «Onintza Enbeitak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa» naiz: 2018-12-15 (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ «Onintza Enbeita txapeldun» Argia (kontsulta data: 2018-12-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2014-04-16). «Las autoridades marroquíes expulsan a Onintza Enbeita del Sahara Occidental» naiz: (kontsulta data: 2018-12-30).
- ↑ «Euskal Herria Bildu - Hautagaiak» ehbildu.eus (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ «Onintza Enbeita» Gaztezulo (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2014-02-11). «Onintza Enbeita, en el Congreso: "Señorías, en mi coño y en mi moño mando yo"» naiz: (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ «Onintza Enbeita: “Aste Nagusia munduko marabilla ez material handienetariko bat da”» Deia (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ Amaiur Koalizioa. Onintza Enbeita: "¡En mi coño y en mi moño, mando yo!". (kontsulta data: 2018-12-15).
- ↑ «Onintza Enbeita» Berria (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ «Gure Doinuak» EITB (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ «Benito Lertxundirekin estreinatuko du Onintza Enbeitak 'Gure Doinuak' gaur» EITB 2018-11-15 (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Humanity at music'» Kulturklik (Eusko Jaurlaritza) (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ (Ingelesez) «Onintza Enbeita» Humanity at Music (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ «Emakume bertsolarien bizipenak jaso ditu Uxue Alberdik 'Kontrako eztarritik' liburuan» Berria (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ «Kontrako eztarritik» Susa literatura (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ «Lehendakaritzaren erreleboa, taldean berriro» Bertsozale Elkartea 2024-03-10 (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ Gogoaren indarra – Letrak eta Futbola. (kontsulta data: 2025-09-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Izurritea» Kulturklik (Eusko Jaurlaritza) (kontsulta data: 2026-01-05).
- ↑ (Ingelesez) «Bizitza baten txatalak — Maitane Gartziandia» maitanegartziandia.eus (kontsulta data: 2025-09-08).
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Onintza Enbeita "Ahotsak.eus" atarian.
- Onintza Enbeita "Bertsolaritza eta generoa" mahai-inguruan
- EITB Bideoa: Puntuka ari denean puntua egiten ibiltzen da Onintza Enbeita!
- 11amaika TB Bideoa: Onintza Enbeita: "Feminismoan esparru babestuan ari zarela uste duzu, eta ez da horrela"
- Nahi gabe, Feli Madariaga bizitzeko modu baten bozeramaile bihurtu da Berria, 2025.11.21
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from otsaila 2023
- 1979ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Muxikarrak
- Bizkaiko bertsolariak
- Amaiurko politikariak
- Bizkaiko politikariak
- Espainiako diputatuak X. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak XI. legegintzaldian
- Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak
- Mondragon Unibertsitateko ikasleak
- Emakume bertsolariak
- Euskal Herria Bilduko Bizkaiko hautetsiak