Ana María Parra Gómez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana María Parra Gómez
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1928 (95/96 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Ana María Parra Gómez (Donostia, 1928) gipuzkoar emakume pintorea da. Margolaritza munduan benetako aintzindaria izan da, Donostian XX. mendeko garrantzitsuenetariko bat.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabost urte zituela, Ascensio Martiarena pintorearen estudioan hasi zen ikasten, eta, maisuak egin ohi zuen moduan, Ana Mari Parrak ere urteak eman zituen marrazketa menderatzen margotzen hasi aurretik.

Era berean, kartelgintza, publizitatea eta diseinua landu zituen Martiarenaren estudioan, eta 1950. urtean Chicas aldizkarian hasi zen lanean, aldizkari horren erredakzioa Madrilen egon arren Donostian argitaratzen zen-eta. Ilustrazioak egiten zituen aldizkari hartarako, gehienbat modari buruzkoak, alor horretan espezializatu baitzen. Gipuzkoako Artisten Elkartearen sorreran hartu zuen parte, bestetik.

1955ean egin zuen bere aurreneko bakarkako erakusketa, Iruñeko Ibáñez Aretoan. Hurrengo urtean, Parisera joan zen, eta bertan eman zuen denboraldi bat. Aldizkarietarako lana utzi eta erretratuan espezializatu zen, nahiz eta 60ko hamarkadan, seme-alabak hazten ari zela, erakusketa askorik egin ez. 1970etik aurrera, ordea, buru-belarri ekin zion pintatzeari eta bere lanak erakusteari, eta hamarkada hartan erakusketa ugari egin zuen, Donostian gehienbat, baita sariak eskuratu ere. 80ko hamarkadan harreman profesional estua izan zuen Donostiako Etxeberria Galeriarekin, eta bertan erakutsi zituen bere lanak. Azken urteotan talde-erakusketetan parte hartu izan du gehienbat, betiere estilo tradizionaleko koadroak aurkeztuz.

2020an bere omenezko erakusketa antolatu zen. Zoritxarrez, COVID19ak eragindako konfinamendua mugatu zuen bere eragina.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]