Ana María Briongos
Ana María Briongos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1946ko abenduaren 29a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | 2024ko ekainaren 25a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Jasotako sariak | |
ana-briongos.net |
Ana María Briongos Guadayol (Bartzelona, 1946ko abenduaren 29a – 2024ko ekainaren 25a[1]) kataluniar idazlea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bartzelonako Unibertsitatean fisikan lizentziatuta, Teherango Unibertsitatera joan zen persiera eta literatura ikastera. Iranen, Afganistanen eta Indian lan egin zuen garai batean aholkulari eta interprete gisa. Hainbat bidaia gida idatzi zituen, esperientzia pertsonaletan oinarrituta: Un invierno en Kandahar, La cueva de Alí Babá, Negro sobre Negro eta ¡Esto es Calcuta![1]
BTV kateko Saló de lectura saioan, Canal 33 kateko Millenium saioan eta Telemadrid kateko Noches Blancas saioan[2] parte hartu zuen, baita Radio Euskadiko Levando anclas saioan[3] eta Catalunya Ràdioko Els viatgers de la Gran Anaconda saioan ere[4][5]. 2020ko urtarrilean Betevé kateko Va passar aquí saioan agertu zen[6].
Ikastaroak eta hitzaldiak eman zituen hainbat unibertsitatetan eta erakundetan, besteak beste Bartzelonako Unibertsitatean, Casa Asian eta Casa Áraben[7][8].
2013tik 2015era Espainiako Geografia Elkartearen zuzendaritza batzordeko parte izan zen[9].
Briongosen idazlanei buruz idatzi dute, besteak beste, Plàcid Garcia-Planasek[10], José Martí Gómezek[11], Joaquim Roglanek[12], Javier Fernández de Castrok[13] eta Tony Wheelerrek, Lonely Planet argitaletxearen sortzaileak[14].
2024ko ekainaren 25ean hil zen, 77 urte zituela[1].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bidaia gidak
- Negro sobre negro (1996)
- Un invierno en Kandahar (2000)
- La cueva de Alí Babá (2002)
- ¡Esto es Calcuta! (2006)
- Geografías íntimas (2015)
- Mi cuaderno morado. El viaje más largo (2023)
- Haurrentzako liburuak
- L'Enigma de la Pe Pi (2001)
- Errezeta-liburuak
- Irán. Recetas y hábitos gastronómicos (2009)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Katalanez) «S’ha mort l’escriptora de viatges Ana María Briongos» VilaWeb 2024-06-25 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Irán y Afganistán en Las noches Blancas» Rafael R 2010-12-11 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Naufragio en Kuna Yala» EITB 2013-11-11 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-05-21) (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
- ↑ (Katalanez) «Els viatgers de la Gran Anaconda» 3Cat 2013-06-19 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
- ↑ (Katalanez) «Ana Briongos» 3Cat (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
- ↑ (Katalanez) Grífol Porta, Gabriela. «La casa dels hippies, un edifici singular» Betevé 2022-01-10 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Encuentro “Alfred Kavanagh y Ana Maria Briongos: el viaje como relato, el encuentro con Persia a través de la historia”» Casa Asia 2013-11-05 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-24) (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Conferencia: "El Viaje como relato", por Alfred G. Kavanagh y Ana Mª Briongos» Casa Árabe 2013-11-07 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Junta directiva de la SGE» Sociedad Geográfica Española jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-05-15) (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Plàcid Garcia-Planas» La Velvet en Afganistan (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ana Briongos y el viejo Afganistán» La Vanguardia 2001-11-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El menu de... Ana Briongos» La Vanguardia 2008-08-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La cueva de Alí Babá. Irán dia a dia» La Vanguardia 2002-06-26 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tony Wheeler y mi párrafo de "Black on Black, Iran Revisited" (Lonely Planet)» Pasión viajera de Ana M. Briongos 2020-10-21 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).