Edukira joan

Ana Mayayo Salvo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Mayayo Salvo
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires, 1880
HeriotzaZaragoza, 1968 (87/88 urte)
Hezkuntza
HeziketaQ61054282 Itzuli
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Ana Mayayo Salvo (Buenos Aires, 1880Zaragoza, 1968), Doña Anita izenez ere ezaguna, irakaslea izan zen.

Mayayo Ana Agirreren eta Andrés Mayayoren alaba izan zen. Argentinara emigratu zuten Aragoiko Cinco Villas eskualdetik, eta Mayayo haurra zenean itzuli ziren Espainiara.[1]

16 urterekin Nesken Eskoletako oposizioetan parte hartu zuen.[2] 17 urterekin lortu zuen goi-mailako irakasle-titulua Zaragozako Maistren Eskola Normalean. 1902tik 1907ra Zaragozan jardun zuen.[3] 1907an Madrilera joan zen eta bertan Eskola Normaleko irakasle titulua lortu zuen Madrilgo Goi Mailako Irakasle Ikasketen Eskolan. Zaragozara itzuli zen, eta 1909an bertan jarri zen behin betiko.[1][4]

Pablo Puig Causirekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituen.[1] 1933an alargun geratu zen.[5]

Los Graneros eskola-taldeko zuzendari izendatu zuten. Zaragozako silo zaharrean zegoen eskolan, eta, ondoren, Concepción Arenal Helduen Hezkuntzako Zentroa jarri zen bertan, 1913an.[6] 1923tik 1950era arte, Maistren Normalari atxikitako eskolako zuzendaria ere izan zen.[6] Irakasle Eskolako ikasleek ondoko eskoletan egiten zituzten praktikak, beren gainbegiradapean.[7]

Lehen Hezkuntzako Udal Batzordeko kide izan zen. Batzorde horrek eskola-arropak, kantina eta eskola-koloniak bultzatu zituen. Irakasle Eskolako Umezurtzen Elkarteko lehendakaria izanik, 1940ko hamarkadan, Pilarreko Andre Mariaren Umezurtzen Eskola eraikitzea lortu zuen. Eraikin horretan kokatu zen gero Miguel Catalán Institutua.[8]

1968ko irailaren 11n hil zen. Handik urtebetera, Zaragozan hil ondoren eraikitako lehen ikastetxeak haren izena hartu zuen.[8]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969an, Palomar Parkeko eskola-taldeari Ana Mayayo izena eman zitzaion, bera izan baitzen hil ondoren eraiki zen lehena, Zaragozak hezkuntzaren eta haurtzaroaren defendatzaileari egindako omenaldi gisa.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]