Ana Otadui

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ana Otadui
Ana Otadui.jpg
Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria

2015eko ekainaren 1a -
Ana Madariaga
Bizitza
Jaiotza Elorrio1976ko maiatzaren 10a (43 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Ana Otadui Biteri (Elorrio, Bizkaia, 1976ko maiatzaren 10a) politikari bizkaitarra da, Euzko Alderdi Jeltzalekoa, eta 2015a ezkero Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria. Bera izan da bigarren emakumea kargu horretan.

Bizitza eta heziketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen ikasketak Elorrioko Eskola Publikoan egin zituen, eta handik Lauaxeta ikastolara joan zen. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak egin zituen. Unibertsitate bereko Euskal Gaien Institutuan aritu ostean, funtzionario lanpostua lortu zuen administrazio orokorreko teknikari moduan Bizkaiko Foru Aldundian. Bertan Ogasun, Lehendakaritza eta Kultura sailetan aritu zen. Gaur egun eszedentzian dago Administrazio Orokorreko teknikari moduan, Kultura Ondareko Zerbitzuan.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean Euzko Alderdi Jeltzalean afiliatu zen, eta bi urte geroago EAJko zerrendaburu izan zen Elorrion. Lau urtez oposizioko bozeramale izan zen. 2009an, berriz, legebiltzarkide hautatu zuten Eusko Legebiltzarrean. 2011tik aurrera, kargu biak bete zituen, alkate eta parlamentario.

2015eko ekainean Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari hautatu zuten, bigarren emakumea kargu horretan.