Edukira joan

Ana Otadui

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Otadui Biteri» orritik birbideratua)
Ana Otadui

Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkidea

2015eko ekainaren 16a -

Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria

2015eko ekainaren 1a -
Ana Madariaga

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2012ko abenduaren 21a - 2015eko ekainaren 15a
Arantza Aurrekoetxea Bilbao
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko X. legealdia

Elorrioko alkate

2011 - 2019

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2009ko uztailaren 14a - 2012ko abuztuaren 28a
Izaskun Bilbao Barandica
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia
Bizitza
JaiotzaElorrio1976ko maiatzaren 10a (48 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta funtzionarioa
Lantokia(k)Elorrio
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Ana Otadui Biteri (Elorrio, Bizkaia, 1976ko maiatzaren 10a) politikari bizkaitarra da, Euzko Alderdi Jeltzalekoa, eta 2015a ezkero Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria. Bera izan da bigarren emakumea kargu horretan.

Bizitza eta heziketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen ikasketak Elorrioko Eskola Publikoan egin zituen, eta handik Lauaxeta ikastolara joan zen. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak egin zituen. Unibertsitate bereko Euskal Gaien Institutuan aritu ostean, funtzionario lanpostua lortu zuen administrazio orokorreko teknikari moduan Bizkaiko Foru Aldundian. Bertan Ogasun, Lehendakaritza eta Kultura sailetan aritu zen. Gaur egun eszedentzian dago Administrazio Orokorreko teknikari moduan, Kultura Ondareko Zerbitzuan.

2005ean Euzko Alderdi Jeltzalean afiliatu zen, eta bi urte geroago EAJko zerrendaburu izan zen Elorrion. Lau urtez oposizioko bozeramale izan zen. 2009an, berriz, legebiltzarkide hautatu zuten Eusko Legebiltzarrean. 2011tik aurrera, kargu biak bete zituen, alkate eta parlamentario.

2015eko ekainean Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari hautatu zuten, bigarren emakumea kargu horretan.