Ana Santos Payán
Ana Santos Payán | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Guadalajara, 1972ko azaroaren 24a |
Heriotza | Almería, 2014ko martxoaren 31 (41 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta editorea |
Ana Santos Payán (Guadalajara, 1972ko azaroaren 24a – Almeria, 2014ko martxoaren 31) argitaratzailea eta idazlea izan zen.
Txiki-txikitatik literaturaz maitemindu zen, eta helduaroan Salamandría aldizkariko editorea eta El Gaviero argitaletxeko arduraduna izan zen.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tren-langile familia bateko alaba txikia, Miranda Ebro eta Alcala de Henares artean hazi zen. Txikitatik literaturaz maitemindu zen; Fray Perico y su borrico edo El amor en los tiempos del cólera bezalako liburuak zituen gustukoen. 17 urterekin haurdun geratu zen, eta 1990ean, Luna alaba jaio baino hilabete batzuk lehenago, Geografia eta Historia ikasketak hasi zituen UAHn. Ikasketa horiek egin arren, edizio independentean eta, batzuetan, idazten jardun zuen. Homero, Natsume Soseki, Juan Eduardo Cirlot, Virginia Woolf eta Marcel Schwoben literaturak liluratzen zuen. Poesia idatzi zuen, baina ia dena argitaratu gabe dago.[3]Unibertsitate garaitik, Pedro J. Miguelekin batera, argitalpen-proiektu ugari bultzatu zituen, Barataria fanzinearekin hasi eta Salamandria aldizkaria eta El Gaviero argitaletxea burutu arte.
Halaber, Espacio Luke webgunerako arte-kritika idatzi zuen, eta kultura-ekimenak bultzatu zituen, hala nola LILEC irakurketa-jaialdia edo Poesia bifidoa eta Emakumeek idatzia eta zer zikloak. Guztiak Almerian egin ziren, 1996an Gata lurmuturrean ilunabarrekin maitemindu ondoren. Ana Santos Payán, Ana Gaviera izenez sare sozialetan ere ezaguna. Editore lanetan, Salamandriaren eta, batez ere, El Gavieroren buru zela, Ana Santos Payánek gaur egungo elkarrizketa nagusi askori aurrea hartu zien: idazten duenak eta editatzen duenak testuaren inguruan elkarrekin lan egiteak duen garrantzia; argitaletxe eta liburu-denda independenteen arteko lotura zuzena; edo liburua objektu gisa eta irakurketa gogoeta gisa zaintzea, baina baita esperientzia gisa ere.
Ana Santos Payánek arreta handia jarri zien idazle hasi berriei ere, eta kalitateko eta arriskuko testuen alde egin zuen, agian beste katalogo batzuetan beren lekua aurkitu ez zutenen alde. Bai Salamandrian, bai El Gavieron sorkuntza libreko eta esperimentazioko espazioak landu zituen.[4]
Bizitza kulturalik ez duen leku batera bazoaz, utzi protesta egiteari eta egizu zuk. Ana Santos Payán
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Omenaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015ean Almeriako Unibertsitateak Ana Santos Payán poeta omendu zuen poesia errezital batekin. [8]
- 2021ean La Bella Varsovia argitaletxeak Ana Santos Payán sarirako bi urtez behingo deialdia egin zuen Poesia Liburuen Proiektuetarako I. Anak edizioa ulertzeko zuen moduaren omenez eta poesia-idazketan hasten direnentzat plataforma hori bultzatzeko asmoz.[4][9][10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ana Santos Payán» historiamujeres.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-25).
- ↑ «Ana Santos Payán: Descubridora de poetas» La Vanguardia 2014-04-02 (Noiz kontsultatua: 2021-10-25).
- ↑ «"No escogeré esta vez. Me quedaré con el todo" (Ana Santos)» Almeria is Different 2020-10-08 (Noiz kontsultatua: 2021-10-25).
- ↑ a b Varsovia, La Bella. I Premio "Ana Santos Payán" para Proyectos de Libros de Poesía. (Noiz kontsultatua: 2021-10-25).
- ↑ «Ana Santos Payán, la imaginación hecha edición» El País 2014-04-04 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-10-25).
- ↑ elDiario.es. (2014-04-01). «La poesía pierde a la madre de El Gaviero» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-25).
- ↑ Riaño, Peio H.. (2014-03-31). «Adiós Ana Santos, editora y navegante» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-25).
- ↑ Almeria, Diario de. (2015-03-18). «La UAL homenajea a Ana Santos Payán con un recital de poesía bífida» Diario de Almería (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
- ↑ «I Premio Ana Santos Payán» www.escritores.org (Noiz kontsultatua: 2021-10-25).
- ↑ «La Bella Varsovia crea el Premio "Ana Santos Payán" para proyectos de libros de poesía» EFEMINISTA 2021-04-30 (Noiz kontsultatua: 2021-10-25).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Regreso a ItacaAna Santos Payán
- Ana Santos Payán-en 2 poema