Anacleto, isileko agente

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anacleto, agente secreto» orritik birbideratua)
Anacleto, isileko agente
Jatorria
Sortzailea(k)Manuel Vázquez
Ekoizpen lekuaBartzelona
ArgitaletxeaEditorial Bruguera eta Ediciones B
Ezaugarriak
Genero artistikoaumorezko komikiak
Emanaldia
Hasiera-data1964

Anacleto, agente secreto, euskaraz Anacleto, isileko agente 1964an Manuel Vázquez Gallegok sortutako komiki-sail ospetsua zen. Sortzaileak Editorial Bruguerako aldizkarietarako egin zuen saila eta protagonista Anacleto izeneko pertsonaia zen. Ziurraski Vázquezek egindako komiki-sail ezagunena da. [1] Pertsonaiaren lehenengo agerpena Pulgarcito aldizkarian izan zen, haren 1753. zenbakian. Ondoren, Bruguera argitaletxearen beste aldizkarietan ere agertuko zen: Din Dan, El DDT, Gran Pulgarcito, Super Pulgarcito eta Mortadelo.[2]

Gertakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komiki-sail hau garaian oso modan zegoen espioien generoaren parodia izan zen. Batzuen ustez, Anacletoren eredua James Bond izan zitekeen baina Vázquezek berak onartu zuen haren jatorrizko eredua Maxwell Smart izan zela; Smart telebistako umorezko telefilm baten protagonista zen, Get Smart alegia.

Anacleto gizon gaztea da, ile beltzekoa, sudur kopeta-ile luzekoa. Beti jantzi beltzez jantzita eta kolore bereko tximeletaz, alkadora zuriz. Ahoan beti zigarroa darama. Espioien abenturak izanik, mezu sekretuak, mikrofilmak eta beste isileko agenteak ohikoak ziren.

Gertalekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Abentura gehienak hirietan ematen dira, generalean hiri anonimoak izanik.
  • Basamortua, bereziki Gobikoa. Inguru horretan Anacleto gehienetan egarriak jota dabil, errealitatea eta ispilatzeak nahastuz.
  • Mendi garaiak. Askotan, agenteak jakin barik, aszensorea izaten dituzte.

Beste pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Anacletoren Nagusia: Gizon lodia, burusoila eta betaurrekoduna, bere status zigarro puru batez markatzen du. Haien arteko harremana ez da ona eta, ondorioz, Anacletorentzat beti lan okerrenak gordetzen ditu. Anacleto sarritan dirua eskatzen dio eta nagusiak ez dio ematen. Hori dela eta, ohikoa da Anacleto nagusiari engainatzen saiatzen ibiltzea. Kritikarien ustez hor gizarte-kritika puntu bat ikus daiteke.
  • Marrazoa: Itsasoko abenturetan beti agentearen atzetik dabil hau jan nahian. Dena dela, haien arteko harremana ez da hain txarra, finean norberak bere lan betetzen baitu.
  • Vázquez gaiztoa: hau izan daiteke komiki hauen beste alde berritzailea: sarritan egileak berak abenturetan agertzen da, gaiztoaren papera eginez.
  • Profesor Boro: beste gaizto bat.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazki nahiko sinpleak dira, minimalistak, Bruguera etxean oso ohikoak zirenak. Normalean ez ziren luzera handiko abentura, orri osokoa gehienetan. Arrakasta lortu zuenean beste neurrietako komikiak ere agertu ziren.

Anacleto zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martínez Peñaranda, Enrique (2004). Vázquez (El dibujante y su leyenda). Madril: Ediciones Sinsentido, Sin Palabras bilduma, A saila, 04 zk.. ISBN: 84-95634-49-X. 24.or.
  2. Martínez (2004), 48-49. or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]