Get Smart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Get Smart
Get Smart.png
Jatorria
Sortzailea Mel Brooks
Jatorrizko izenburua Get Smart eta A balfácán
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua 5
Atalak 138
Ezaugarriak
Hizkuntza ingelesa
Iraupena 24 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Gary Nelson Itzuli
Bruce Bilson Itzuli
Don Adams Itzuli
James Komack Itzuli
Earl Bellamy Itzuli
Angelique Pettyjohn Itzuli
[[Kategoria:Gary Nelsonek Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:Bruce Bilsonek Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:Don Adamsek Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:James Komackek Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:Earl Bellamyk Itzuli zuzendutako telesailak]]
[[Kategoria:Angelique Pettyjohnek Itzuli zuzendutako telesailak]]
Antzezlea(k)
Don Adams
Barbara Feldon
Edward Platt
[[Kategoria:Don Adamsek Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Barbara Feldonek Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Edward Plattek Itzuli antzeztutako telesailak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea NBC
Hasiera-data 1965eko irailaren 18a
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Washington
Kanpo loturak
kronologia

Get Smart Get Smart Itzuli

Get Smart (literalki Atzeman Smart; Hego Euskal Herrian gaztelaniaz: Superagente 86 eta Ipar Euskal Herrian frantsesez: Max la Menace) AEBtako komedia telesail bat da. Gerra Hotzeko espioitza film eta telesailak parodiatzen ditu. Mel Brooks eta Buck Henryk sortua izan zen eta Don Adams, Barbara Feldon eta Edward Platt aktoreek antzeztu zuten. 1965eko irailaren 18tik 1970eko maiatzaren 15era NBC (1965-1969) eta CBS (1969-1970) kateetan aireratu zen. Denera, bost denboraldi eta 138 atal izan zituen.

Telesailaren hasierako eta amaierako doinua telesaila bera bezain ospetsu bilakatu zen, baita bere ikur ere, ikusleek doinua entzun bezain pronto burura telesaila etortzen zitzaielarik. Brooksen hitzetan: "James Bond eta Mel Brooksen komedien arteko nahasketa txoro bat da". Ohiko aktore nagusiez gain, atal askotan garaiko aktore gonbidatu nabarmenek ere parte hartu ohi zuten, maiz aktore nagusiak berak baina ospetsuagoak zirenak.

Jatorrizko garaian aireratu zenetik urte asko igaro diren arren, 1960ko hamarkadaren bigarren erdialdean AEBetan lortutako arrakasta izugarriari esker, mundu osoko herrialde ezberdinetako telebista kateetan behin eta berriro aireratua izan da.

Bi film izatera ere iritsi zen, The Nude Bomb (1980) eta Get Smart, Again! (1989), bai eta 2008ko izenburu berdineko berregokitzapen filma ere.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Maxwell Smart (Don Adams), CONTROL erakundeko (CIAren parodia) 86 agentea da. Bere lankidea (eta gerora emaztea) 99 agentea da (Barbara Feldon), azken honen benetako izena ez da inoiz agertzen. CONTROL erakundea XX. mendearen hasieran sortua izan zen eta AEBtako Gobernuaren arma sekretua da, telesailaren arabera egoitza nagusia Washington Hiriko Main Streeteko 123. zenbakian du. Bi espioiak misio gehienetan elkarlanean jarduten dute, Smart ganoragabe eta baldarrak gauzak okertu eta kaka nahasteko joera du. Halere, Smartek nola edo hala bere misio guztiak ongi amaitu ohi ditu, bai ustekabeko zortea edota bere lankidea den 99 agentearen laguntza eta egite onari esker; bestalde, agintzen dizkioten misioetan inoiz hutsik egiten ez dion zapatafonoaren laguntza ere badu, alegia, gaur egungo mugikorraren parekidea dena. Maxwellen eta 99 agentearen nagusi sufritua CONTROL erakundeko Buruzagia da (Edward Platt), atal batean epaile batek bere benetako izena esan dakion eskatzen dionean, berak Thaddeus dela erantzuten dio.

Bestalde, CONTROL erakundearen nemesia KAOS erakundea da (alegia, KGBren parodia), 1904an Errumaniako Bukarest hiriburuan sortutako espioi erakundea, "gaiztakeriaren nazioarteko erakundea", Ekialdeko Blokean egoitza duen eta CONTROL bera bezain erakunde fundamentugabea den espioitza zerbitzu arerioa.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore gonbidatu nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Get Smart Aldatu lotura Wikidatan