Andarax

Koordenatuak: 37°00′55″N 2°53′21″W / 37.0153°N 2.88917°W / 37.0153; -2.88917
Wikipedia, Entziklopedia askea
Andarax
Datu orokorrak
Motaibai eta ur-laster
Luzera67 km
Geografia
Map
Koordenatuak37°00′55″N 2°53′21″W / 37.0153°N 2.88917°W / 37.0153; -2.88917
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaAlmeríako probintzia
Hidrografia
Ibaiadarrak
IturburuaCerro del Almirez (en) Itzuli
Bokalea
()
Mediterraneoa

Andarax Almeríako probintziako ibaia da. Sierra Nevadako ekialdean du iturburua, Almirez haitzean. Ibilbide osoa Almeriako probintzian egiten du. Andaraxeko harana zeharkatzen du, Sierra Nevadaren hegoaldean, ekialderantz, eta Nacimiento ibaiarekin elkartzen da Terque herriaren parean, handik Almeria ibaia bezala ezagutzen delarik, toponimia tradizionalari kasu eginez. Ondoren hegoalderantz biratu eta Tabernasko basamortutik igarotzen da, non Tabernas euri-bideko aldizkako urak jasotzen dituen, ibaiari ekarpen esanguratsuak egiten dizkion azken ur-ibilgua.

Rioja, Pechina, Viator, Huércal de Almería eta Benahadux udalerrietatik igarotzean, zitrikoak ekoizten dituzten lursail ugari elikatzen ditu. Azkenik, bere bokalea Almeríako kanpoaldera iristen da, delta zabal bat eratuz; honen gainean ibar emankor bat dago, gaur egun desagertze prozesuan dagoena Almería hiriaren hiri hazkuntzaren ondorioz. Bokalean hezegune iraunkor bat eratzen da, eta haren tamaina urteko plubiositatearen eta ibaiaren ekarpenen araberakoa da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.