Andoni Perez Cuadrado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Andoni Perez Cuadrado
Bizitza
Jaiotza Gasteiz1926ko abenduaren 15a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Gasteiz2020ko apirilaren 9a (93 urte)
Jarduerak

Andoni Perez Cuadrado (Gasteiz, Araba 1926ko abenduaren 15a[1] - Gasteiz, Araba 2020ko apirilaren 9a), Banco de Vizcaya, Lan Kide Aurrezkian eta Orona enpresan lan egindako gasteiztarra. Gasteizen gerraurrean irekitako ikastolan ikasi zuen, 1933tik aurrera[2].

Biografia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza, politika eta gizartea, hiru hitzok definitzen dute Andoniren jarduna. Gerra ostean abertzaletasunak Araban izan zuen historiaren lekuko bizia izan zen. Arabako Gazteria Katolikoaren lehendakariorde izan zen. Konpromisoaren sinonimo ditu eliza eta ebanjelioa: “Ahularen aldeko borroka, horixe, nahiz eta eskuina saiatu den ebanjelioa Alizia herrialde miresgarrian izan dadin”. Kooperatiben munduan, euskararen aldeko lanean, Arabako abertzale mugimenduan, Alzheimerrak jota dauden gaixoen aldeko taldeetan ibili zen, hainbat elkarte eta institututako kide izanik[3].

Gudarien ondoko belaunaldikoa dela esaten zuen, haiengandik edan zuela. Haiek utzitako ilintia gori iraunarazten lan egin zuen. Frankismoaren aurkako 1951eko greba orokorraren antolaketa parte hartu zuen Araban, EAJ eta ELAko kideekin batera. Ondorioz, EAJren Arabako kupula osoa atxilotu zuten, besteak beste Manuel Andoin eta Andoni bera. Kartzelan hilabete igaro zituzten, hiru kargu egotzita: legez kanpoko propaganda, legez kanpoko elkartea, eta errebelatze militarra. Prozesuan, epaileak erabat errugabe jo eta libre utzi zituzten[4].

1956tik 1961era, EAJk Araban izan zuen militante bakarrenetakoa izan zen, buru denak atxiloturik. “Laudioko Errazti eta besteren bat, Araban alderdiak ez zuen beste militanterik. EGI, ETA zein ELAkoa izan, bost urte haietan denek niregana jotzen zuten”. Klandestinitateko EBBko kide izan zen, eta Jaurlaritzaren ordezkaria Araban. EAko militante izan zen haustura gertatu zenetik, Euskaria Fundazioko kide, Andoniren memoriak idazten hasita daude bertan, herri honen historiaren atal bizia betiko gal ez dadin.

Frankismoaren ziegak ezagutu zituen, Melitón Manzanesek torturatu[5] eta belarri bateko entzumena galdu zuen, baina ez zen inoiz kikildu. Manzanasen esku egon zenean, ordea, poliziek ez zekiten ezer bere militantziaz. Arabako Gazteria Katolikoaren lehendakariordea ere bazen, eta horri buruz galdetu zioten bereziki. Bere hitzen arabera, "Manzanasek obsesioa zuen gerra garaiko apaiz abertzaleekin, eta susmoa zuen haiekin ez zutela amaitu, haiek kontrolatzen ez zuten Elizaren barnean ari zela berrantolatzen abertzaletasuna; ez zuen arrazoirik falta"[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.