Andrés Jaso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrés Jaso
Bizitza
Jaiotza Mélida, 1912
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza Cangues d'Onís, 1937 (24/25 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Colori di Pamplona.svg Osasuna1930 / 1931
Flag of None.svg Levante FC1932 / 1934
Flag of None.svg Valencia Club de Fútbol1934 / 1935
Flag of None.svg Real Sporting de Gijón1935 /
 

Andrés Jaso Garde (Melida, 1912 - Cangues d'Onís, Asturias, 1937) nafar futbolaria izan zen, Osasunan, Valencian eta Sporting de Gijónen jokatu zuena.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andrés Jaso Melidan jaio zen 1912an. Sporting Melidésen hasi zuen bere kirolari ibilbidea. 1930ean, 18 urte zituelarik, Osasunak kontratatu zuen. Ondoren, Zaragozan, Levanten, Valencian eta Sporting de Gijónen aritu zen. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Asturiasen zegoen. Cangues d'Onísen hil zen 1937an, hegazkin-bonbardaketa batean.[2]

2020ko abuztuan, haren gorpua aurkitzea helburu zuen kanpaina abiarazi zuten futbolariaren senide eta lagunek. Adierazi zutenez, Asturiasko Cangues d'Onísko hobi komun batean lurperaturik egon zitekeen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Andrés Jaso. ciberche.net Noiz kontsultatua: 2020-8-9.
  2. a b Eizagirre, Mikel. 1937an desagertu zen Andrés Jaso Osasunako futbolaria topatzeko kanpaina jarri dute abian. Argia astekaria, 2020ko abuztuak 7, CC BY-SA 3.0, argia.eus Noiz kontsultatua: 2020-8-9.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]