Andrés Solar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrés Solar
Bizitza
JaiotzaGijón1955eko abuztuaren 25a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzaasturiera
Heriotza1984ko abenduaren 27a (29 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
asturiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea
KidetzaConceyu Bable
Xunta Pola Defensa de la Llingua Asturiana
Academia de la Llingua Asturiana
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ensame Nacionalista Astur (en) Itzuli

Andrés Manuel Solar Santurio, Andrés Solar izenaz ezagunagoa (Gijón, Espainia, 1955eko abuztuaren 25a-1984ko abenduaren 27a), asturierazko idazlea eta asturiar ezker nazionalistako militantea izan zen. Surdimientuko egile onenetakotzat jotzen da, 29 urterekin gazte hil bazen ere.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andrés Solar El Fondónen jaio zen, Deva parrokian, Gijónen. Nekazarien sema zen, eta tokiko eskola publikoan egin zituen lehen hezkuntzako ikasketak. 1978an, hizkuntzaren aldeko mugimenduan sartu zen, eta kulturan zein politikan lanean jardun zuen buru-belarri.[2]

Hurrengo zazpi urteetan, prentsa artikuluak argitaratu zituen, baita literatura sariak irabazi ere, Gijóngo Herri Unibertsitateko irakaslea izan zen, Asturiasko Hizkuntzaren Akademiako kide, Xaréu Titeres antzerki taldearekin lankidetzan aritu zen. Conceyu Bableko kide ez ezik, Xunta Pola Defensa de la Llingua Asturianako eta Ensame Nacionalista Astur alderdi ezkertiarreko kide izan zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rubiera, Andrés. 2004, 11. or.
  2. a b Solar Santurio, Andrés. Araz (Noiz kontsultatua: 2017ko abuztuaren 2a).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Asturiasko Printzerria
Artikulu hau Asturiasko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.