Andrés Sorel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andrés Sorel
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndrés Martínez Sánchez
JaiotzaSegovia, 1937
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2019ko urtarrilaren 7a (81/82 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Enplegatzailea(k)Radio España Independiente (en) Itzuli
Genero artistikoaeleberria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista
andressorel.com…

Andrés Sorel , jaiotza-izenez Andrés Martínez López (Segovia, Espainia, 1937Madril, 2019ko urtarrilaren 7a) espainiar idazle eta kritikaria izan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika- eta gizarte-kezka sakonek ezaugarritzen dute bere obra, bai saiakera bai narratiba. Lehenengoen artean, aipagarriak dira, besteak beste: Guía popular de Antonio Machado (1975, "Antonio Machadoren gida herrikoia"); Miguel Hernández, escritor y poeta de la revolución (1976, "Miguel Hernández, iraultzaren idazlea eta poeta"); Yo, García Lorca (1977, "Ni, García Lorca"); Miseria de nuestra cultura (1980, "Gure kulturaren miseriak"); Castilla como agonía, Castilla como esperanza (1985, "Castilla agonia gisa, Castilla itxaropen gisa").

Literatura-lanei dagokienez, berriz, hauek dira lan nagusiak: Narraciones de amor y muerte en diez ciudades del mundo (1973, "Maitasun eta heriotzazko kontakizunak munduko hamar hiritan"); Free on board Carolina (1978); El perro castellano (1979, "Zakur gaztelaua"); Babilonia: La puerta del cielo (1990, "Babilonia: zeruko atea"); El libertador de su agonía (1992, "Bere agoniaren askatzailea").

Espainiako Idazleen Elkartearen idazkari nagusia eta República de las Letras aldizkariaren zuzendaria izan zen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berrogeita hamar liburu baino gehiago idatzi zuen. Haren lanak herri askotan argitaratu ziren: Estatu Batuak, Kuba, Portugal, Errumania, Ingalaterra eta Eslovakia.

Narratiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cuba, la revolución crucificada.
  • Castilla como agonía, Castilla como esperanza.
  • Miseria de nuestra cultura.
  • Vida y Obra de Ernesto Che Guevara.
  • Guía popular de Antonio Machado.
  • 4º Mundo, emigración española en Europa.
  • Búsqueda, reconstrucción e historia de la guerrilla española del siglo a través de sus historias, relatos y protagonistas .
  • La caverna del comunismo. 2007. RD Editores.
  • Iluminaciones. Antonio Gamoneda. 2009. RD Editores.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]