Andre Maria Erregina parrokia (Zarautz)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andre Maria Erregina parrokia
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Zarautz)
Zarautz2.jpg
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZarautz
Koordenatuak43°17′11″N 2°10′40″W / 43.28645°N 2.17781°W / 43.28645; -2.1778143°17′11″N 2°10′40″W / 43.28645°N 2.17781°W / 43.28645; -2.17781
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Izenaren jatorriaMaria
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea3

Andre Maria Erregina parrokia[1] XV. mendeko eliza gotikoa da, Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko Zarautz herrian dagoena. Zarauzko herrigunearen irteeran dago, Getariako bidean. Alboan, atxikia, Zarauzko dorrea du, eta parez-pare, errepidearen beste aldean, Narros jauregia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parrokiako zaharberritze-lanek Burdin Arotik Aro Modernora arte doazen okupazio-mailak bistaratu zituzten. Burdin Aroko espazioan, sutondoa duen gela karratu bat ageri da[2]. Erromanizazio garaiko Gipuzkoako aztarnategi garrantzitsuenetariko bat da, kalitate handiko eraikuntzak baitaude, Aroaren bukaeratik K. o. V. mendera arte doan okupazio-kronologian. Erdi Aroari dagokionez, badago hiru mailako nekropoli bat: zaharrena IX-X. mendeetakoa da, eta hormako hilobiei dagokie; bitarteko fasearen (XI-XII) ezaugarria da harlauzadun hilobiak izatea. Azken fasean, XIII-XIV. mendeetan, harlauzadun hilobiak gutxitzen direla ikus daiteke, hilobi sinpleen mesedetan. Egungoaren aurreko hiru tenplu kristauren inguruan kokatuta egongo litzateke nekropolia, parrokian egindako indusketetan ikusi zenagatik. Haien gainean eraiki zen gaur egungo egitura[2].

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Santa María la Real de Zarautz: continuidad y discontinuidad en la ocupación de la costa vasca entre los siglos V a.C. y XIV d.C.". Alex Ibañez Etxeberria. Aranzadi, 2009.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Andre Maria Erregina parrokia. elizagipuzkoa.org (Noiz kontsultatua: 2015-07-26).
  2. a b Santa Maria Erreginaren parrokia, gurezarautz.net

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]