Andre Maria doloretakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kolonbiako Aguadas herriko Andre Maria doloretakoa.

Andra Maria doloretakoa Ama Birjinaren izena da. Amargurako Andra Maria, Pietateko Andra Maria, Angustietako Andra Maria edo Zazpi Doloretako Ama Birjina bezala ere ezagutzen da. Irailaren 15ean ospatzen dute; normalean, arropa beltza edo morea janzten dute.

Latinez Maria Virgo Perdolens edo Mater Dolorosa bezala aipatzen da, eta Eliza Katolikoak Maria gurtzeko erabiltzen dituen adbokazio ugarietako bat da. Adbokazioak amaren oinaze-sentimendua nabarmentzen du, semearen sufrimenduaren aurrean. "Zazpi oinazeak" Jesukristoren bizitzako zazpi pasarte dira, ebanjelioek kontatzen dutenak, Maria sufriarazi zutenak, bere semearekin batera zihoana Erredentzioaren misioan.

Mater Dolorosarekiko debozioa, XI. mendearen amaieratik aurrera garatzen da. 1239an, Florentziako elizbarrutian, Mariaren Zerbitzarien Ordenak edo Mariaren Zerbitzari fraideen Ordenak, bere espiritualtasuna Ama Birjinari oso lotua zegoenak, Andre Maria doloretakoaren jaia finkatu zuen irailaren 15ean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]