Pietà
Pietà Sarako elizan.
Pietà (italieraz; euskaraz, errukia) kristau artearen ohiko gaia da, bereziki eskulturgintzan, Kristo hilaren gorpua Mariak altzoan hartzen duela irudikatzen duena. Pertsonaia gehiago biltzen dituen Kristoren Erostaren irudi bereizia da. Gai hau arte figuratiboetan oso erabilia izan da batez ere Pizkunde garaian.
Hitzaren etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pietà latinaren Pietas hitzatik dator. Erromatar Inperioan sortu zen, 64. urte inguruan, Antzinako Erromako jainkoen aurrean maitasuna, beldurra eta emozioa adieraziz belaunikatzearen ekintza adierazteko.
Pietà ezagun batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hona hemen agian ezagunenak:
- Michelangeloren Pietà (eskultura): zalantzarik gabe, adibide ezagunena.
- Michelangeloren Pietà dell'Opera del Duomo (eskultura)
- Michelangeloren Pietà Rondanini (eskultura)
- Tizianoren Pietà (margolana)
- Peter Paul Rubensen Pietà (margolana)
- Jusepe de Riberaren Pietatea (margolana)
Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Rogier van der Weydenen Pietà, Pradoko museoa, Madril.
Kollwitzen Pietà, Neue Wache, Berlin
Jorge Oteizaren Pietà, San Bizente eliza, Donostia.