Edukira joan

Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Bujanda)

Koordenatuak: 42°40′30″N 2°24′17″W / 42.67489502°N 2.40475183°W / 42.67489502; -2.40475183
Wikipedia, Entziklopedia askea
Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Bujanda)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaBujanda
Koordenatuak42°40′30″N 2°24′17″W / 42.67489502°N 2.40475183°W / 42.67489502; -2.40475183
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMariaren Jasokunde
Erlijioakatolizismoa

Andre Mariaren Jasokundearen eliza Bujanda herriko parrokia-eliza da, Kanpezu udalerrian.

Portikoak erdi-puntuko arkua du, eta itxita dago burdinazko erreja baten bidez. Portadak arku zorrotz eta tolestua du (XIII. mendekoa). Errektangulu-itxurako oinplanoa du elizak, lau zatitan banatuta eta ganga nerbioduna. Baliteke lehen zatia eta presbiterioa aurreneko elizaren arrastoak izatea, hurrengo bi zatiak 1620. urtean gehitu zituztelarik.

Kanpandorrea barrokoa da, XVII. eta XVIII. mende bitartean egin zuten. Bi atal ditu, eta bigarrenak oktogono-itxura du kanpaiengatik; kupula erdi-esferikoa dago dorrearen goialdean[1].

Plazatxo bat dago elizaren ondoan kanposantua esaten diotena, hilerritarako erabiliko baitzen[2].

Pedro de Arenalde arkitektoak eta Francisco de Jiménez eskultoreak egin zuten erretaula nagusiak (XVIII. mendekoa). XVII. mendeko sagrario bikaina ere du elizak. Erretaularen erdian, aingeruz inguratuta, Andre Mariaren Jasokundearen eskultura nagusitzen da. Alboetan, San Antonio eta San Josefen irudiak. Goialdean, Kalbarioa eta aingeruak apaingarri dituzten pilastrak[1].

San Fausto ustelgabea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendearen hasierako hesia duen aldare erlikitegi batek San Fausto Nekazariaren gorpu ustelgabea gordetzen duen ontzia dago. Kondairaren arabera, San Fausto Katalunian hil zen 600. urtearen inguruan, baina haren aginduak betez, gorpua asto baten gainera igo zuten, eta astoak eraman zuen Bujandaraino: herriko aldapetan, hiru aldiz belaunikatu zen astoa, eta hirugarrenaren tokian, 21. mendean gurutze batek markatzen duen tokian, hantxe geratu zen santuaren gorpua, eta bertan eraiki zen eliza[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Bujanda – Ayuntamiento de Campezo · Kanpezuko Udala» www.kanpezu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-18).
  2. a b Abaitua, Joseba; Fernandez, Luistxo. (2021-04-01). «Kanpezura bisita (eta Sabandora, bide batez)» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-10-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]