Andrea Astudillo
| Andrea Astudillo | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Zierbena, 1999ko abuztuaren 19a (26 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | arraunlaria |

Andrea Astudillo Rivadas (Zierbena, 1999ko abuztuaren 19a) traineru estropadetako emakumezko patroia da, Kontxako Bandera eta Emakumezkoen Traineru Liga hirutan irabazi dituena[1].
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arraun Lagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zierbena Arraun Elkartean hasi zen arraunean eta 2016an Donostiako Arraun Lagunak elkarteak fitxatu zuen. Aurreneko bi denboralditan estropada batzuk egin zituen, tartean Kontxako Banderatan. 2018an patroi titularra bihurtu zen eta 2019an denboraldi bikaina osatu zuten bigarren eginez Ligan eta Kontxan. 2020an denboraldi apalagoa egin ondoren 2021ean Kontxa, Liga eta txapelketak irabazi zituen[2][3]. 2023an berriz irabazi zuen Liga eta aurrenekoz Zarauzko Ikurrina[4]. Denboraldia borobiltzeko bigarren aldiz Kontxako Bandera eskuratu zuen, errekorra ezarriz gainera.
2024an Arraun Lagunakek txapelketa guztiak eta Ligako bandera guztiak irabazi zituen, Zarauzko jardunaldi bat ezik. Kontxako Banderan ere oso nagusi izan zen.
Bermeo gizonezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2025eko urtarrilean adierazi zuen Arraun Lagunak taldetik kanporatua izan zela[5]. Apirilean Bermeoko gizonezkoen batelaren patroia izan zen Euskadiko eta Espainiako batel Txapelketetako garaipenetan.[6][7]
Bermeon ontzi txikitan aritu ondoren 2025eko denboraldian Deustu Arraun Taldean arituko da patroi, ETE Ligan.[8]
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Taldea | Urteak |
|---|---|
| Arraun Lagunak | 2016-2024 |
| Bermeo Urdaibai (gizonezkoak) | 2025 |
| Deustu Arraun Taldea | 2025 |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kontxako Banderak:
- Txapelduna (3): 2021, 2023, 2024.
- Bigarrena (2): 2019, 2022.
- Emakumezkoen Ligak (3): 2021, 2023, 2024.
- Espainiako Traineru Txapelketak (1): 2024.
- Euskadiko Traineru Txapelketak (3): 2021, 2022, 2024.
- Gipuzkoako Traineru Txapelketak (2): 2021, 2024.
- Getxoko Bandera (1): 2021.
- Zarauzko Ikurrina (2): 2023, 2024.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Liga Euskotren de traineras» www.euskolabelliga.com (kontsulta data: 2023-08-23).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-08-21). ««Taldeak benetan sinesten badu bere gaitasunean, Kontxa irabazteko aukera bat izango dugu»» naiz: (kontsulta data: 2023-08-23).
- ↑ «Santurtzi eta Arraun Lagunak, garaile Kontxan» EITB 2021-09-12 (kontsulta data: 2023-08-23).
- ↑ SA, Baigorri Argitaletxea. (2023-08-20). «Arraun Lagunak-entzat, Zarauzko Ikurrina eta Euskotren Liga» GARA (kontsulta data: 2023-08-23).
- ↑ «Andrea Astudillok ez du Arraun Lagunaken jarraituko: Bota egin naute» EITB 2025-01-31 (kontsulta data: 2025-02-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Parcero, Bruno. (2025-04-16). «Andrea Astudillo vuelve a «disfrutar» del remo con los chicos de Urdaibai» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-04-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ensunza, Julen. (2025-04-27). «Bermeo conquista el Nacional de bateles» El Correo (kontsulta data: 2025-05-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Basaldua, Ramon. (2025-05-22). «Andrea Astudillo ficha por Deusto» Deia (kontsulta data: 2025-05-22).