Edukira joan

Emakumezkoen Traineru Liga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakumezkoen Traineru Liga
Sorrera2009 (selekzioak)
2011 (klubak)
AntolatzaileaTKE
Garaipen gehienEuskal Herria San Juan (5)
Azken ekitaldia2025
Irabazlea(k)Euskal Herria Arraun Lagunak
WebguneaWebgune ofiziala

Emakumezkoen Traineru Liga, babeslearengatik Euskotren Liga izenaz ezagutzen dena, Kantauri kostaldean jokatzen den emakumezkoen estropada liga nagusia da. Traineruen Kluben Elkartea erakundeak antolatzen du.

2009an abiatu zen Liga eta lehenengo bi ekitaldietan selekzioek hartu zuten parte, hirugarrenetik aurrera kluben arteko Liga da. San Juanek bost garaipen lortu zituen jarraian 2014 eta 2018 artean, ordutik aurrera Orio eta donostiarrak (Arraun Lagunak eta Donostiarra) izan dira puntan. 2023an zortzi trainerutako Liga osatu da.

Emakumezkoen Traineru Ligaren amaiera Zarauzko Ikurrinan izaten da urtero, jardunaldi bikoitzeko banderan. Irailean play-offak jokatzen dira.

Ligaren aurretik

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondarribian 2005 urtean jokatu zen emakumezkoen lehenengo traineru estropada, Txingudi Bandera delakoan, eta bertan Cabo da Cruzek irabazi zuen Txingudiren (Hondarribia A.E.), Urola Kostaren (Zumaia-Getaria) eta Isuntzaren aurretik. Bandera honek aurrera jarraitu zuen, baina benetako denboraldia 2008an iritsi zen, Txingudi Banderaz gain Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak, eta Kontxako Bandera jokatzean. Aipatu behar da Kontxako Banderarako sailkapen estropadan zortzi traineruk hartu zutela parte, tartean Kataluniako bik ere bai.

2008ko denboraldiko banderen garaileak:

Ligaren ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gipuzkoako selekzioa.

Aurreko urtean Kontxako Bandera eta Euskadiko traineru txapelketa jokatu zirela ikusita, 2009an abiatu zen Emakumezkoen Traineruen Liga. Lehenengo bi ekitaldietan selekzioek hartu zuten parte, Gipuzkoak, Bizkaiak, Galiziak eta harrigarria bada ere Katalunia izan zen 2009an eta Kantabria 2010ean.

Gipuzkoan traineruen kopurua handia zenez elkarteen arteko Gipuzkoako Liga antolatu zuten haien artean. Gipuzkoako Liga honetan traineru bizkaitarrak eta kantabriarrak ere aritu izan ziren, gonbidatu gisa. Galiziako emakumezkoek ere haien arteko Liga antolatu zuten.

Horrela beraz, 2011. urtean Emakumezkoen Traineru Liga bera ere elkarteen arteko Liga bihurtu zen. Zazpi klubek hartu zuten parte bi multzotan banatuta. Hurrengo urtean sailkapen estropada bat egin zen eta lau onenek Euskotren Liga jokatu zuten eta lau hauek eta gainerakoek Gipuzkoakoa, aldi berean. 2018an Gipuzkoako Liga ETE Liga bihurtu zen eta igoera eta jeistiera play-offak ezarri ziren, denboraldi hasierako sailkapen estropada baztertuz eta lau trainerutako Liga sistema iraunkor bat finkatuz.

Zortziko Liga

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023an jauzi kualitatibo bat eman zuen Ligak, zortzi traineruk hartuko baitute parte maila gorenean. Horretarako 2022an ETE Ligan eta Galiziako Ligan sailkaturiko lehenengo biak sartu ziren Liga nagusirako. Galizian uko batzuk egon baziren ere lortu zen zortzikotea osatzea.

Emakumezkoen Traineru Ligaren eboluzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Traineruak Estropadak
2009-
2010
4 8
2011 7 8
2012-
2017
4 8
2018-
2019
4 14
2020-
2021
4 12
2022 4 12
2023 8 14
2024-
2025
8 16
San Juango Batelerak dira Ligako palmaresean nagusi.
Oriotarrek 3 Liga irabazi dituzte.
Zumaiarrek bi Liga dituzte.
Getaria-Tolosa izan zen Liga irabazi zuen lehenengo kluba.
Arraun Lagunakek hiru Liga irabazi ditu.
UrteaIrabazleaBigarrenaHirugarrenaLaugarrena
2009
Gehiago
Galizia GaliziaEuskal Herria GipuzkoaEuskal Herria BizkaiaKatalunia Katalunia
2010[1]
Gehiago
Galizia Galizia
Euskal Herria Gipuzkoa
-Euskal Herria BizkaiaKantabria Kantabria
2011
Gehiago
Euskal Herria Getaria-TolosaRias BaixasZumaiaSan Juan
2012
Gehiago
Euskal Herria ZumaiaRias BaixasGetaria-TolosaSan Juan
2013
Gehiago
Euskal Herria ZumaiaSan JuanHibaikaOrio
2014
Gehiago
Euskal Herria San JuanHibaikaZumaiaSamertolameu
2015
Gehiago
Euskal Herria San JuanZumaiaHibaikaOrio
2016
Gehiago
Euskal Herria San JuanHibaikaOrioCabo da Cruz
2017
Gehiago
Euskal Herria San JuanHibaikaOrioArraun Lagunak
2018
Gehiago
Euskal Herria San JuanOrioArraun LagunakHondarribia
2019
Gehiago
Euskal Herria OrioArraun LagunakDonostiarraHondarribia
2020
Gehiago
Euskal Herria OrioDonostiarraArraun LagunakHondarribia
2021
Gehiago
Euskal Herria Arraun LagunakOrioDonostiarraHondarribia
2022
Gehiago
Euskal Herria OrioArraun LagunakDonostiarraTolosaldea
2023
Gehiago
Euskal Herria Arraun LagunakOrioDonostiarraTolosaldea
2024
Gehiago
Euskal Herria Arraun LagunakTolosaldeaOrioDonostiarra
2025
Gehiago
Euskal Herria Arraun LagunakTolosaldeaOrioZumaia
TaldeaGaraipenakUrteak
Euskal Herria San Juan52014, 2015, 2016, 2017, 2018
Euskal Herria Arraun Lagunak42021, 2023, 2024, 2025
Euskal Herria Orio32019, 2020, 2022
Galizia Galizia22009, 2010
Euskal Herria Zumaia22012, 2013
Euskal Herria Gipuzkoa12010
Euskal Herria Getaria-Tolosa12011
  • 2025 barne:
TaldeakGaraipenakKopurua
Orio46
Arraun Lagunak42
San Juan36
Zumaia14
Donostiarra7
Tolosaldea7
Hibaika6
Rias Baixas5
Getaria4
  • 2009-2018 artean traineru irabazlearen patroia eta 2019tik aurrera patroirik onenaren saria (beltzez).
TaldeaGaraipenakUrteak
Euskal Herria Nerea Perez62015, 2016, 2017, 2018, 2023, 2024
Euskal Herria Nadeth Agirre32019, 2020, 2022
Galizia Laura Hermo22009, 2010
Euskal Herria Nagore Osoro22012, 2013
Euskal Herria Inder Paredes22014, 2016
Euskal Herria Miren Garmendia22021, 2025
Euskal Herria Olatz Aldalur12011
Euskal Herria Izaro Lestayo12018

Parte hartzeak (2011- )

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluben sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
TaldeaSailkapenaUrteak
     Orio132013, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024, 2025, 2026
     Arraun Lagunak102017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024, 2025, 2026
     San Juan92011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2026
     Hibaika92013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2023, 2024, 2025, 2026
     Donostiarra82019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024, 2025, 2026
     Hondarribia72018, 2019, 2020, 2021, 2023, 2024, 2025
     Zumaia72011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2025, 2026
     Tolosaldea72011, 2012, 2022, 2023, 2024, 2025, 2026
     Cabo da Cruz32016, 2023, 2024
     Getaria22011, 2012
     Rias Baixas22011, 2012
     Tirán22023, 2024
     Astillero22025, 2026
     Samertolameu12014

Probintziak denboraldika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2011: zazpi traineru (finalean lau)
  • 2012-2022: lau traineru
  • 2023- : zortzi traineru
Urtea     PON     COR     AST     CAN     BIZ     GIP     LAPPodiuma
(1 2 3)
2011


              
2012

              
2013
              
2014

              
2015
              
2016

              
2017
              
2018
              
2019
              
2020
              
2021
              
2022
              
2023


              
2024


              
2025

              
2026

  • 2011 eta 2012an Rias Baixas izan zen galiziarren ordezkaria. Probintzia bietako arraunlariak zeuden.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]