Andres Vilariño

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Andres Vilariño
Bizitza
Jaiotza Donostia1951ko irailaren  28a (67 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak ingeniaria eta automobil-pilotua

Andrés Vilariño (Donostia, 1951ko irailaren 28a) auto pilotua da. 8 urte zituela gidatzen ikasi zuen eta 17 urterekin lehiatzen hasi zen. Hasieran kopilotu gisa hasi zen, baina gero pilotu gisa. Ander Vilariño eta Ángela Vilariño hondarribitar auto pilotuen aita da.

Bere kirol ibilbidean lau Espainiako Mendi Igoeretako Txapelketa irabazi ditu: 1979, 1980, 1984 eta 1999. urteetan. Emaitzei dagokienez, Vilariñoren urterik emankorrenak 1989 eta 1992. bitartekoak izan ziren, lau Europako Mendi Txapelketa erdietsi baitzituen. Europako txapelketetan 33 garaipen baino gehiago lortu ditu, eta urte askotan munduko pilotu onenen artean sailkatu izan da donostiarra. Euskal automobilismoak sekula izan duen piloturik hoberena da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]