Androzentrismo
Androzentrismoa gizona, emakumearen aldean, subjektu eta erreferentzia nagusitzat hartzen duen pentsaera, ikuspegia eta jokabidea da; edozein fenomeno edo errealitate aztertzen denean gizonaren (eta ez gizon-emakumeen) ikuspuntutik begiratzean datza eta dena maskulinoa dela kontuan hartzea. Beraz, zentroan jartzen da gizonezkoa eta haren ikuspuntua eta azterketa zientifikoaren abiapuntu eta neurri bilakatzen da. Bestalde, jarrera bat dakar berarekin, zeinaren arabera gizonezkoen ikuspegia gizartearenarekin bere osotasunean identifikatzean datzan. [1][2][3]
Begirada maskulinoari begirada unibertsal modura iraunarazten badiogu, ikusezin jarraituko dute emakumeen eta bestelako talde zaurgarri batzuen ezaugarriek eta beharrek.[4]
Gizonezkoentzat ona dena gizadiarentzat ona da, hau emakumeak gutxiesteko beste modu bat da, izan ere, androzentrismoarekin meritoa gizonek nagusitasuna duten alderdietan aitortzen da, emakumeak ordea, eremu pribatuan protagonismo handiagoa dutenez androzentrismoarekin emakumeei ez zaie meritoa aitortzen. Hau da, androzentrismoa gizonek emakumeengan duen boterearen adierazlea da, generoen artean dagoen desberdintasuna eta honen ondorioak areagotuz. Ikuspegi androzentrikoak hezkuntza, zientzia, politika, medikuntza, ekonomia… baldintzatu ditu. Beraz, gure ikaskuntza prozesua eta gure harreman sozialak androzentrismoagatik baldintzatuak daude, izan ere, ikuspegi maskulinoa gauza guztien erdian ipintzen badugu, hau onartua dagoen ikuspegi bakarra izanda gizonak gizadiaren ordezkariak direla onartzera eramaten gaitu.[5]
EZAUGARRIAK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Androzentrismoak gizonezkoei atxikitako berezkotasunak eta ezaugarriak hartzen ditu unibertsoaren ardatz, baita errealitatea aztertzeko parametro eta giza espeziearen esperientzia unibertsal gisa ere. Gizateria gizonekin nahasten duenez, sexismo mota jakin bat da. Emakumeak ezkutatzen ditu edo/eta definitu gabe utzi.[6] Garrantzitsua da hitz hau sexismo hitzarekin ez nahastea. Izan ere, androzentrismoa aurrebaldintza bat bada ere, emakumearekiko gutxiagotasuna, mendekotasuna eta esplotazioa mantentzeko erabiltzen diren metodoen multzo bat da. Hau da, androzentrismoa sexismo modu espezifiko bat da. [7]
Bestalde, genero-joera sexu baten gutxiagotasunaren ideologia gisa ager daiteke, historikoki femeninoa (sexismoa) eta gizonezkoaren esperientzia gauza guztien neurri bihurtzen duen ikuspuntu partzial maskulino gisa (androzentrismoa).
Androzentrismoa gizonek emakumeen gaineko boterea eraikitzeko oinarria da, eta era berean, horren ondorioa ere. Androzentrismoak justifikatzen du gizonek esparru publiko eta ekonomikoaren okupatzea, emakumeek egindako lanak eta bizitza sozialen eragina gutxiestea, eta berdintasuneranzko aldaketarekiko erresistentzia handiak sortzea. Ikuskera androzentrikoak hezkuntza, zientzia, ekonomia, osasuna, politika... baldintzatu ditu, emakumeen eta gizonen protagonismoa maila ezberdinetan kokatu eta erreferente sinboliko, nortasun eta subjektibotasun ezberdinak eraiki, sexu biologikoan oinarrituta. [8]Emakume zientzialari askok salatu dute errealitatea desitxuratzen duen ikuspegi androzentrikoa.[9]
ANDROZENTRISMOA ARLO DESBERDINETAN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Androzentrismoaren eragina ohiko aztergai diren hezkuntza, zientzia edo politika bezalako esparruetatik harago hedatzen da, eta gizarte arlo ugaritan ikus daiteke. Gizonezkoaren ikuspegia erdigune gisa hartzeak ondorioak izan ditu, adibidez; artearen historian, kirolean, teknologian, hirigintzan, erlijioan, eta abar. Arlo horietan guztietan ikus daitezke emakumeak bigarren planoan uzten dituen egiturak, erreferente falta eta ikuspegi murriztaileak, modu honetan mundua maskulinitatearen parametroetatik interpretatzeko joerak. Testuinguru horretan, hainbat diziplinatan ageri diren mekanismo androzentrikoak aztertzea funtsezkotzat jotzen da, egiturazko desorekak identifikatu eta ulertu ahal izateko.
Egunerokotasunean androzentrismoa gai oso nabarmena da eta esan bezala gai askotan ikusten ahal ditugu. Adibidez, artearen historian koadroetan gizonezkoak agertzea, koadroen erdigunean kokatuta daude edota protagonista gisa ikusten ditugu, baita emakumeak musen rolak betetzen ere. Bestalde, hezkuntzari dagokionez, eskola-liburuetan gizonen izenak nagusi dira, hala nola, historialari famatuak, filosofoak, zientzialariak, eta abar. [10]
ANDROZENTRISMOA HIZKUNTZAN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diskriminazio linguistikoaren fenomeno larrienetako bat gaztelania eta beste hizkuntza asko artikulatzen dituen alderdi gramatikal bat da, genero maskulinoa neutro gisa erabiltzean datzana. Hau da, maskulinoa eta femeninoa balitz bezala erabiliz. Arau hori, eman diren gainerako gramatika-arauak bezala, ez da naturala, betierekoa eta aldaezina, munduaren eta hizkuntzaren ikuspegi androzentrikoaren isla argia baizik. Androzentrismo hizkuntzalaritzan funtsezko bi arauetan onarritzen da:
1) Pertsona oro genero maskulinokoa da, kontrakoa adierazi ezean. Ondorioz, "gizona" eta "gizakia" termino sinonimoak dira; eta "maskulinoa" eta "unibertsala" ere badira. Arau horrek, funtsean, maskulinoa ustezko unibertsal gisa erabiltzearen bidez jarduten du. Arau horri esker, gure buruak, ezer baino lehen, gizonak ikusten ditu beren klasea, eginkizuna, lanbidea edo egoera soziala izendatzeko maskulinoz izendatutako pertsonetan. Hau ez da arau gramatikal bat, hau da, hizkuntzaren "egitura", baizik eta hizkuntzaren interpretazio pragmatikoa. Arauak gure iruditeria halako moldez bustitzen du, non edozein maskulinok (ustez unibertsalak) irudi maskulinoak sortzen baititu gure irudimenean.
Androzentrismoaren bigarren araua, aurreko jardunbidearen ondorioa, honako hau da:
2) Emakumeak hizkuntzatik ezabatuta geratzen dira. Maskulinoa erabiltzearen ondorioz, gizonezkoetan bakarrik pentsatzen da. Gabezia horren ondorioz, emakumeak ikusarazten direnean, arau maskulinoaren desbideratze gisa, salbuespen gisa, maskulinoaren deribazio gisa edo haren mendekotasunaren ondorio gisa agertzen dira. Hau da, maskulinoari unibertsalaren nolakotasuna ematen zaio, eta hori ez da partikular gisa zehaztu behar. Horrela, femeninoa dena desberdina bihurtzen da, parte-hartze politiko edo sozialean salbuespenezkoa dena, eta zehaztu egin behar da.
ANDROZENTRISMOA MEDIKUNTZAN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historian zehar, gizonak ikertuz gero, emakumeak ere aztertzen zirela ikusi da. Begirada maskulinoa erdigunean kokatzen da, eta bertatik ikertzen eta transmititzen da ezagutza. Genero-joera horrek ondorio asko ditu medikuntzan: akatsak eta atzerapenak diagnostikoan eta estrategia terapeutikoan, eta desberdintasuna osasun-arretan, gaixotasun ikusezinak eragin baititzake. Gaixotasunei dagokienez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-presuntzioa hartzen da abiapuntutzat; izan ere, gaixotasunen adierazpena (zeinuak eta sintomak), tratamenduekiko erantzuna eta pronostikoak desberdinak izan daitezke. Kontuan izan behar da, halaber, botiken albo-ondorioek eragin desberdina dutela gizonengan eta emakumeengan. Hasieran, pisu-aldeagatik zela uste zen, baina dosiak pertsonaren pisuaren arabera doitzen dira. Gertatzen dena da koipearen banaketa desberdina dela gizonen eta emakumeen artean, eta horrek albo-ondorioak desberdinak izatea eragiten du, egiten dugun zuzenketa gorabehera. [11]
- ↑ «EH - Bilaketa - Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-12-09).
- ↑ Martin Casares, Aurelia. (2006). Antropología del género: culturas, mitos y estereotipos culturales. Cátedra.. .
- ↑ «¿Qué significa androcentrismo?» www.mujeresenred.net (kontsulta data: 2025-12-09).
- ↑ Zientzia, Elhuyar. (2023-06-07). «6. Baztertu begirada hertsiak, hala nola androzentrismoa eta antropozentrismoa» Elhuyar Zientzia (kontsulta data: 2025-12-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Udala. (2020-11-13). «¿Qué son las violencias machistas? Androcentrismo» Ayuntamiento de Urkabustaiz | Urkabustaizko Udala (kontsulta data: 2025-12-09).
- ↑ r01e00000ff26d465bca470b849fe630da5786e52, r01e00000ff26d466e5a470b8142f72706f2d1cde. (2023-04-17). «Terminoen glosarioa» www.emakunde.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-12-09).
- ↑ «Tesis Digital» tesiunamdocumentos.dgb.unam.mx (kontsulta data: 2025-12-09).
- ↑ «Espainar Zeinu Hizkuntza (EZH)» glosario.pikaramagazine.com (kontsulta data: 2025-12-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sau, Victoria. (2000). Diccionario ideológico feminista. Icaria Editorial ISBN 978-84-7426-072-4. (kontsulta data: 2025-12-09).
- ↑ Pérez Sedeño, Eulalia. (2001). [https://geekgirlslatam.org/gg/wp-content/uploads/2020/09/mujeres-indigena-pdf.pdf Las mujeres en el sistema de ciencia y tecnología. Estudios de casos. ] ISBN 84-7666-131-2..
- ↑ (Gaztelaniaz) Twitter, por Èlia Pons Follow on. (2022-03-08). «Medicina androcéntrica: así afecta el sesgo de género a la salud de las mujeres» Catalunya Plural (kontsulta data: 2025-12-09).
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Begoña Muruaga. Euskal literatura eta androzentrismoa Jakin, 1998, 106. zenbakia.