André-Jacques Garnerin
André-Jacques Garnerin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1769ko urtarrilaren 31 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1823ko abuztuaren 18a (54 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jeanne Geneviève Labrosse (mul) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | asmatzailea, aeronauta, ingeniaria, fisikaria eta stunt performer (en) |
André Jacques Garnerin (Paris, Frantzia, 1769ko urtarrilak 31 - † Paris, Frantzia, 1823ko abuztuak 18) baloi aerostatikoen pilotu eta paraxutista ospetsua. Testigu aurreran paraxutez egindako lehen saltoaren protagonista izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisen jaio zen. Jacques Charlesen, gas-baloiaren asmatzailea, ikaslea izan zen. Militarra, Napoleondar Gerretan (1792-1797) tropa britaniarrek preso hartu zuten eta Austriako ejerzitoaren eskutan utzi zuten. Gerra-prisionero bezala, Gudan, egungo Budapesten (Hungaria), hiru urte egon zen. [1] 1823ko abuztuak 18 zituela, istripu baten ondorioz hil egin zen: baloi gidatu bat prestatzen ari zenean habe batek jo egin zion.
Paraxutez egindako saltoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1797ko urriaren 22an, testiguen aurrean, hidrogeno-baloi batez, 350 metrotik, paraxutez lehenengo salto egin zuen. Lehenengo salto hori Parisen (Frantzian) egin zuen, Monceau parkearen gainean, milaka ikusleen aurrean. Garnerinek erabilitako paraxuta zetaz egina zegoen eta aterkiaren itxura zuen egitura. Honen ondoren beste erakustaldi asko prestatu zituen. Hori dela eta, benetako lehenengo paraxutista bezala onartua dago. Egin zituen salto ospetsuenetariko bat Londresen egin zuen: diametro zazpi metroko paraxut batez 8.000 oinetatik (2.430 metro) salto egin zuen.
Genevieve Labrosee, bere emaztea, paraxutez salto egin zuen lehenengo emakumea izan zen, 1798. Beste emakume nbatek, Elisa, Garnerinen hilboa, 40 aldiz egin zuen salto 1815tik 1836ra.
1804, Jerôme Lalande astronomoak, Garnerinek egindako esperimentuen testigu zuzena, paraxuten oreka hobetzeko asmakizun garrantzitsu bat asmatu zuen: goi partean kokatzen zen balbula bat; horri esker oszilazioak gutxitu egin ziren eta, aldi berean, ekipoaren seguritatea handitu egin zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ William Shepard Walsh: A Handy Book of Curious Information: Comprising Strange Happenings in the Life of Men and Animals, Odd Statistics, Extraordinary Phenomena, and Out of the Way Facts Concerning the Wonderlands of the Earth. url = http://books.google.com/?id=5a6Klw-eNr4C%7C[Betiko hautsitako esteka] J. B. Lippincott Company