André Nzapayeké
André Nzapayeké | |||
---|---|---|---|
(2006) | |||
2014ko urtarrilaren 25a - 2014ko abuztuaren 10a ← Nicolas Tiangaye - Mahamat Kamoun → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bangassou (en) , 1951ko abuztuaren 20a (73 urte) | ||
Herrialdea | Afrika Erdiko Errepublika | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa Sangoa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta bankaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | hautagai independente |
André Nzapayeké (Bangassou, 1951ko abuztuaren 20a) Afrika Erdiko Errepublikako politikaria da, 2014ko urtarrilaren 25etik 2014ko abuztuaren 10era bitartean, bitarteko lehen ministroa. Gobernuko buru izan aurretik Afrikako Garapen Bankuaren idazkari nagusia eta Erdialdeko Afrikako Bankuko presidenteordea izan zen. Kristaua da.
Lehen ministroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012ko urtarrilean, 2012an hasi zen gatazka zibilaren aurrean, Catherine Samba-Panza presidenteak lehen ministro izendatu zuen Nicolas Tiangayeren dimisioa burutu zenean. Samba-Panza presidenteak bezala, bere eginkizun nagusia zen herrialdea 2015erako aurreikusitako hauteskundeetaraino eramatea. karguaz jabetuta, bere lehentasuna zen sarraskiak eta beste basakeriak gelditzea, Estatuaren agintea berreskuratzea eta gatazkak desplazatutakoak laguntzea. Gobernuaren gehiena Nzapayeké bezalako teknokratek osatzen zuten arren, bere izendapena ez zen ongi jaso eta krisiaren eta indarkeriaren egoera jarraitu zuen.