Andura
Andura | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Dipsacales |
Familia | Adoxaceae |
Generoa | Sambucus |
Espeziea | Sambucus ebulus |
Andura (Sambucus ebulus) sorterria Europako erdialde eta hegoaldean eta Asiako hego-sartaldean duen Adoxaceae familiako landare belarkara handia da.
Lehen Caprifoliaceaen artean sartzen ziren Sambucus generoko landareak baina azken filogeni lanen arabera Adoxaceae familian sartzen dira.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1-2 m-ko garaierara heltzen da, lurpeko errizoma barreiatu bizikor batetik multzoka sortutako zurtoin zutitu eta, eskuarki, adarbakorekin.
Aurkako hosto pinatuak ditu, 15-30 cm luze, 5-9 hostoxkaz osatuak eta kirasdunak.
Zurtoinak lore zuri (batzuetan arrosa) askoz osatutako 10-15 cm-ko diametroko korinbo batean amaitzen dira.
Fruituak 5-6 mm-ko diametroa duten globo itxurako baia beltz txikiak eta pozoitsuak dira
Orriak azido zianhidriko kopuru handia ei dute.
Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aitzineuskaraz: *zinaurri[1]
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ugaltze-organoak:
- Infloreszentzia mota: zima multiparoa
- Sexu banaketa: hermafrodita
- Lorautseztapen mota: entomogamoa, autogamoa
- Loraldia: ekainetik abuztura (bagiletik dagonilera)
- Haziak:
- Fruitu mota: baia
- Barreiadura mota: endozookoroa
- Habitat eta hedapena:
- Habitat mota: Lursail bazter eutrofilo eta mesohidrikoak
- Hedapen gunea: Eurasiako hegoaldea
Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaitasun izerdiarazle, diuretiko eta laxanteak ditu.
Beste izen arruntak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sambucus ebulus tokiko euskarazko testuetan[2]: akamailu (arkamailu, akamailla, akamelu, akaramailu, arkaramailu); andura (anddura, aindura, andora, anduera, aniura, andu); mausa (maus); zihaurri (ziaurre, ziaurdi, zinurri, ziraurri, ziorri, zigorri , zenaorri , zeaurri); batzuetan mausa-belar.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia [1]
- ↑ Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Grieve, 'A Modern Herbal' (1931)
- (Gaztelaniaz) Aplicaciones en herboristería
- (Gaztelaniaz) www.infojardin.net
- (Frantsesez) Frantziako loreak, Sambucus ebulus
- Andurari buruz Argian