Ane Elexpuru

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ane Elexpuru
Bizitza
JaiotzaBilbo2003ko maiatzaren 2a (20 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : irakaskuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic Club Femenino B2018 / 2023
Athletic Club2022 /
 
Posizio edo espezialitatearight winger (en) Itzuli

Ane Elexpuru Añorga (Bilbo, 2003ko maiatzaren 2a) bizkaitar futbolaria da, hegaleko postuan jokatzen duena. Gaur egun Espainiako Emakumezkoen Futbol Superligan aritzen den Athletic taldeko jokalaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elexpuru, 2018an eta 15 urte besterik ez zituela, Bizkerretik Athletic Clubeko harrobira pasa zen.[1][2] Bigarren taldean sartu zuten berehala, eta hurrengo bost denboraldietan bertan aritu zen, bigarren mailako 100 agerpen baino gehiago pilatuz (talde nagusira joatea atzeratuta zegoen, batez ere Ane Azkona eta Oihane Hernándezek eskuin hegaleko postuetan zuten sasoi onagatik). Ikasketak ere jarraitu zituen, eta Euskal Herriko Unibertsitatera joan zen irakaskuntza ikastera.[3]

Bere debuta F Ligan Real Madrid Femeninoren aurka 2022ko urrian egin zuen, 19 urte zituela.[2] 2022ko eta 2023ko F Ligako kanpainetan ordezko gisa erabili zuten batez ere. Iraia Iturregi teknikariak pixkanaka eman zion nagusienekin jokatzeko aukera. Oihane Real Madrilera joan zenean, Elexpuru ofizialki igo zuten talde nagusira.[4][5] Espainiako Kopan ere bi partida jokatu ditu, eta egin zuen bere ekarpena: gol bat sartu zion Granadari.[6]

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Urtea
Athletic B 2018-2023
Athletic 2022-

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Elexpuru» Txapeldunak.
  2. a b (Gaztelaniaz) Gil, Ainara. (2022-10-3). «Elexpuru debutó en la élite después de un verano inolvidable» Diario AS.
  3. (Gaztelaniaz) EHU. (2022-7-22). Ane Elexpuru: «A las pequeñas lo único que les diría es que luchen por sus sueños». .
  4. (Gaztelaniaz) Zaballa, Carlos. (2023-9-7). «Ane Elexpuru y Maite Zubieta dan el salto definitivo en el Athletic» El Mundo Deportivo.
  5. (Gaztelaniaz) Zaballa, Carlos. (2023-9-18). «El nuevo Athletic de David Aznar» El Mundo Deportivo.
  6. Arratibel Gascon, Ainara. (2024-2-1). «Eskuin hegalaren jabe egin da» Berria.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.