Anfauglith
Anfauglith edo Ard Galen, Tolkienen legendariumean, Dorthonion eta Lothlannetik iparraldera, Ered Wethrinetik ekialdera eta Mendi Urdinetatik mendebaldera dagoen ordoki zabal eta berde bat da. Ered Wethrinen duen bere mendebaldeko muturrean du bere sorrera Sirion ibaiak.
Melkor eta Fingolfin eta Maedhrosen arteko leihan dagoen tokia da. Erdialdeko Lurraldearen hasieran, Melkor, lurralde horren jaun eta jabe zen, baina, Valarrek preso hartu eta kateatu zutenean, ordoki hotz eta idorra berriz berdetu zen eta zaldi basatien lurraldea izan zen. "Eta Fingolfinen zalditeriak, ordoki horretatik zamaltzen zuen, baita Thangorodrimen itzaleraino ere, zaldiak, oso bizkor ugaldu baitziren, eta Ard-Galeneko belarra, ona eta berdea baitzen." Zaldi horien gurasoetako asko, Valinorretik zetozen eta eraginkortasunez zerbitzatu zituzten Elfoak.
Eguzkiaren Lehen Aroaren 450. urtean, Melkorrek, ordokia, Thangorodrimen suarekin suntsitu zuen Dagor Bragollach izeneko guduan, eta, ondorioz, lurralde hori, inongo bizirik gabe geratu zen, idorra, horregatik, Anfauglith (Hauts Itotzailea) deitu izan zelarik.
Hauth-en-Ndengin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Hildakoen Muinoa", Hauth-en-Ndengin edo Malkoen Muinoa ere deitua, Nirnaeth Arnoediad izeneko guduan eroritakoen gorpuekin altxatutako muino bat da, Angbandeko biziraule edo preso oro izutzeko asmoarekin. Esaten denez, hori gora-behera, han belarra hazi zela, eta orko bakar bat bera ere ez zela tokia zulatzen ausartu, "non Eldar eta Edainen lurperatutako ezpatak herdoiltzen ziren".