Dagor Bragollach
Dagor Bragollach, Tolkienen legendariumean, gudu bat da. Idazlearen hil ondorengo Silmarillion lanean kontatzen da. Beleriandeko Gerretako gudu handietako bat da, Eguzkiaren Lehen Aroaren 455. urteko neguan gertatu zena. Melkorrek Angbandeko setioa hautsi zuenean hasi zen, Anfauglith edo Ard-Galen ordokiak eta Dorthonion eta Ered Wethrinen behealdeko lautadak suntsitu zituzten su errekak jaurtiz, ordokian harrapatuta zeuden Noldor ugari hilez.
Suaren atzetik, Melkorren armada handiak joan ziren, orkoez, Balrogez eta Glaurungez osatuak. Mendebaldean, Fingolfin eta Fingonek, Ered Wethrineraino atzera egin behar izan zuten, eta Hador, Eithel Sirionen hila gertatu zen. Finrod, Sirioneko pasabidea defendatzen zuena, ia hila izan zen, baina Barahirrek salbatu zuen, eta Pasabidea mantendu ahal izan zen. Dorthonionen, Noldorrak eta Edainak gaindituak izan ziren; Aegnor, Angrod eta Bregolas hil ziren, eta Edainen lehen Etxea, sekula ez zen jasandako galeretatik erabat suspertu. Ekialdean, Maedhrosen mugako Aglon Pasabidea bortxatua izan zen borroka lazkarri baten ondoren, baina Maedhrosek bere etxeko armada berrantolatu zuen Himringen, eta pasabidea itxi zuen berriz. Hala ere, Glaurungek, orduan, Lothlann konkistatu zuen, eta indarrez zehakatu zuen Maglorreko Sakonunea, eta Thargelion eta Beleriand ekialdea, Ramdalen iparraldean suntsituak izan ziren.
Melkorrek, Dagor Bragollach guduaren ondoren, bere erasoa sekula utzi ez zuen arren, gudua, udaberriaren iritsierarekin amaitutzat jo zen. Azken emaitza, Ard-Galenen eta Dorthonionen galera eta Maedhrosen muga biziki ahuldu izana izan zen.
Bapateko Garraren Gudua eta Laugarren Gudua ere deitua da.