Ange-Jacques Gabriel
| Ange-Jacques Gabriel | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Paris, 1698ko urriaren 23a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Paris, 1782ko urtarrilaren 4a (83 urte) |
| Familia | |
| Aita | Jacques Gabriel |
| Ezkontidea(k) | Angélique de La Motte (1728ko otsailaren 2a - |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | arkitektoa |
| Lantokia(k) | Paris |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Kidetza | Académie Royale d'Architecture (en) |
Ange-Jacques Gabriel (Paris, Frantzia, 1698ko urriaren 23a - Paris, Frantzia, 1782ko urtarrilaren 4a) frantses arkitektoa eta dekoratzailea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jacques bere aitarekin lan egin zuen, eta ondoren aitaren lekua hartu zuen erregearen lehen arkitekto eta Arkitekturako Akademiako lehendakari gisa.
Erregearen egoitza batzuk eraberritu zituen; Fontainebleau, Compiègne, Choisy eta Bloisekoak eraberritu eta Versaillesko hegaletako bat hasi zuen. Versallesko Erret-opera (1769 ) eta Petit Trianon (1762-1768) eraiki zituen. Parisen, Luis XIV.aren Plaza (gaur Concorde plaza) eraiki zuen, eta baita haren inguruko bi eraikuntza ere (1762-1770). Eskola Militarra ere berak egin zuen (1751-1775).
Frantziako arkitektura klasikoaren ezaugarriak agertu zituen bere lanetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.