Angelique Kerber
Angelique Kerber | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Angelique Kerber |
Jaiotza | Bremen, 1988ko urtarrilaren 18a (35 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Puszczykowo Kiel |
Familia | |
Aita | Sławomir Kerber |
Ama | Beata Kerber |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana poloniera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria |
Tenis | |
Jokaera | ezkerra eta bi eskuzko errebes |
Bakarka i/g | 673–363 |
Binaka i/g | 59–63 |
Rankinga | 1 tennis singles (en) ![]() 103 tennis doubles (en) ![]() 37 junior tennis (en) ![]() |
Parte-hartzailea
| |
Lateralitatea | ezkerra |
Pisua | 68 kilogramo |
Altuera | 173 zentimetro |
angelique-kerber.de | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Angelique Kerber (Bremen, 1988ko urtarrilaren 18a) alemaniar tenislari profesionala da. Munduko 1. postuan egon zen eta hiru Grand Slam txapelketa irabazi zituen. 2003an bere debuta egin zuen eta US Open 2011 txapelketaren finalerdietara iritsi zenean munduko 92. postuan egonda, jokalari bezala ospetsu egin zen. 2016ko irailaren 12an igo zen sailkapenaren gailurrera, eta, horrela, 22. jokalaria izan zen, lehen aldiz lehen postura iritsi zena; gainera, jokalari zaharrena izan zen lenengo postura iristen.
Kerberrek, goi mailako tenislari ezkertiarrak, banakako 12 titulu irabazi ditu WTA Tourreko azalera guztietan, Grand Slameko hainbat titulu barne: 2016ko Australiako Irekia, 2016ko AEBetako Irekia eta 2018ko Wimbledongo Txapelketa. Horrez gain, 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina olinpikoa irabazi zuen Alemania ordezkatuz. Kerber munduko 25. postuan dago 2020ko urriaren 26an.